2025eko Bizi ala Iraun zikloaren barne.
Ángeles Toledano (Villanueva de la Reina, Jaen, 1995). Gaur egungo flamenkoaren ahots oparoemetakoa da eta gaztea izan arren, urteak daramatza kantuan. Generoan duen proiekzioak flamenkoa orainaldira dakar, eta sentsibilitateak, esperientziak eta errekonozimenduak babesten dute.
Kontzertu honetan abeslariak Sangre sucia disko berria aurkeztuko du zuzenean, fantasiaz eta sorginkeriaz beteriko unibertso flamenko berezia. Bere iruditeria zeharkatuko duen bidaia oparoa, flamenkoa modu adimentsu, sentikor eta boteretsuan lantzen duena. Egile-diskoa, ahots eta letra propioekin, kantariaren garaikidetasunaren fruitu eztabaidaezina eta eszenan egindako bidaia zirraragarria.
Hainbat urtez flamenkoa hainbeste agertokitan interpretatu ondoren, bere abestiei forma emateko unea iritsi da askok espero zuten disko honetan eta, debuta baino gehiago, baieztapen gisa aurkeztuko da.
Sangre sucian kantariak hainbat bidailagyn izango ditu:, Benito Bernal, gitarra flamenkoarekin; Manu Masaedo, perkusioekin eta programazioarekin; eta Belen Vega eta Sara Corea, koru eta txalotan. Talde gazte eta biziak oso lan interesgarria egin du disko hau zuzeneko ikuskizunera eramateko.