2025eko Bizi ala Iraun Zikloa martxoaren 14tik maiatzaren 10era bitartean ospatuko da.
"Bizi ala Iraun, benetakotasunaren, gure nortasunaren bilaketaren eta horren balio edo garrantzia nabarmentzearen aldeko oihua; sustraietara eta tokiko erreferenteak, gaur egungo soinuekin nahasten direnak, bilatzera egiten den bidaia.
Berritu ala hil, nekez biziraun edo distiratsu berpiztu. Bizi ala Iraun herrikoiaren aro berria da, bere iraultza.
Izan ere, gero eta gehiago dira herri-musika gaur egungo klabean berrinterpretatzen ari diren artistak. 2021eko uztailean, El País egunkariak joera hori aipatu zuen: "Herrikoiaren harrotasunak espainiar musika irauli du".
Programan nazioko eta nazioarteko artistak gonbidatu ditugu iraganaren eta orainaren artean elkarrizketan dauden proposamenak partekatzera. Gure ustez, tradizioa eta aniztasuna nahasten dituzten erritmoekin esperimentatzeko etiketak hautsiz, mundu berrietara, egiteko eta pentsatzeko modu berrietara irekitzen gara, pentsamendu kritikoa sortzeko funtsezko osagaietara."
Kontzertu guztiak Kutxa Fundazioa Kluban izango dira 21:00etan, eta ateak 20:30ean zabalduko dira.
EGITARAUA: