2025eko Bizi ala Iraun zikloaren barne.
Ines Osinaga Urizar (Arrasate, 1982). Musika pedagogian espezializatutako biologaria, trikitixa jotzen du eta musika elektronikoa sortu eta ekoizten daramatza 20 urte baino gehiago.
Gose taldea lideratu zuen. sustraiko musika eta soinu elektronikoak uztartuz, hamar urteko ibilbide oparoan sei disko kaleratu eta 300 kontzertutik gora eman zituzten Euskal Herrian, estatuan nahiz atzerrian (Berlin, AEB, Japonia, Womex...). Erreferente musikala da euskal musika eszenenan; trebatua eta genero ikuspegian finkatutako ibilbidea duen emakumea. Transmisioan aritua eta dibulgatzaile pasioduna.
Gaur egun, sortzera emana dago, poiektu pertsonal zein kolektiboetan, kultur ondare inmaterialaren transmisioa, berrikuntza, teknologia, euskara eta feminismoa ardatz hartuta.
Ekintzailetza kulturalean eskarmentudun sortzailea, plazandrea, ibilbidean zehar eraikitako sarea elikatzen duena eta kultur eta sormen industrian solbentziadun enpresaria da Ines. Teknologia-zale eta -jale amorratua, nerd hutsa, boomerra kontsideratzen ez den millenial señora ekintzailea. Musikatik eta musikaz mundu hobe bat eraikitzea posible dela sinisten duen eragilea.
Azken urteotan #itsasoadabidebakarra bakarkako (baina ez bakarrik egindako) proiektu transmedia sortu eta ekoiztu du (Musika Bulegoa saria, 2023). Badon opera posdramatikoa sortu, ekoiztu eta antzeztu du Euskal Herriko antzoki sarean (Korrika Kulturala, Korrika Sormen beka 2022), kolektiboan eta kolektiboki sortutako arte eszenikoko emanaldi interdisziplinarra.
#mauriziakezdauinorhil sormen kolektiboko kide eta arimetariko bat da.