Urez Ur Fest, TANTAK GKEak antolatutako ozeanoen jaialdia indartsu itzuliko da maiatzaren 13tik 21era, itsasoa, zientzia dibulgazioa eta artea maite dituztenentzat ezinbesteko hitzordu gisa sendotuz. Jaialdia Bizkaiko hainbat udalerritan ospatzen da, doako proposamen berritzaile eta parte-hartzailez betetako programazio bloke oso berezi batekin.
Maiatzaren 18an, igandea, Museoen Nazioarteko Egunarekin batera, Itsasmuseum Bilbao izango da jaialdiaren epizentroa, adin guztietarako jardueraz betetako publikoari irekitako egun batekin.
Programazioa:
Urez Ur Fest Erakusketa jaialdiko jarduera nagusietako bat da. Itsasoari, bere naturari, faunari eta florari,bertako jendeari eta transmititzen dizkiguten emozioei buruzko istorioak kontatzen dituzten argazkiak. Erakusketa estatuko eta nazioarteko 25 itsas argazkilariren lankidetzari esker egiten da.
Maiatzak 15 – Mendiondo Okupazio Zentroa, Gaude elkartea (Urduliz)
Maiatzak 19 – Elortza eskola (Urduliz)
Maiatzak 19 – Lemoiz eskola (Lemoiz)
Maiatzak 22 – ASEBIER (Euskadi Elkartea, Gaixotasun Arraroak, Arantza Bifidoa eta Hidrozefalia) (Bilbo)
11:00etan: Irekiera.
11:00etatik-14:00etara «Ilustrazio Zientifikoa» tailerra. Adin guztientzat.
11:30etatik – 13:00etara: «Itsas izarrak ezagutzen» tailerra. Gymkana honetan, itsas izarren bitxikeriak eta ezaugarriak ikasiko dituzte pisten bidez. 4 eta 10 urte bitarteko haurrentzat. Aldez aurretik izena eman behar da Urez Ur Festen webgunean.
12:00etatik-14:00etara: Errealitate birtualeko betaurrekoak «Busti gabeko urpekaritza», Ozeano Atlantikoko ekosistema desberdinen urpeko irudi errealekin. Iritsitako ordenaren arabera emango da izena edukiera bete arte eta lehentasuna izango dute premia bereziak dituztenek edota 60 urtetik gorakoek.
14:00etatik 17:00etara: Atsedenaldia.
17:00etatik-18:30etara: «Itsas izarrak ezagutzen» tailerra. 4-10 urteko haurrentzat. Aldez aurretik eman behar da izena.
17:00etatik-19:00etara: Errealitate birtualeko betaurrekoak «Busti gabeko urpekaritza». Iritsitako ordenaren arabera emango da izena, edukiera bete arte, eta lehentasuna izango dute premia bereziak dituztenek eta/edo 60 urtetik gorakoek.
19:00etan: Itxiera.
Itsas Zientzia Tailerra: Plentziako Itsas Estazioa (PIE-UPV/EHU) ikerketa zentrora bisita (Plentzia). Adin nagusikoentzako jarduera. Ezagutu estazioan egiten diren ikerketa-proiektuak, bisitatu instalazioak eta laborategian praktika bat egin itsas inguruneko ikertzaileen eskutik. Aldez aurretik izena eman behar da Urez Ur Festen webgunean.
Helburua duen jaialdia
UREZ UR FEST ez da soilik ekitaldi bat, baizik eta herritarrek parte hartzeko eta gizartea eraldatzeko plataforma bat, fokua ozeanoen babesean jartzen duena hezkuntzatik, artetik eta zientziatik. Jaialdiak Itsasmuseum Bilbao bezalako erakundeen, hezkuntza zentroen, zientzialarien eta itsas iraunkortasunarekin eta kontserbazioarekin konprometitutako enpresa txikien babesa du.
Informazio gehiago, irudiak eta material grafikoa: