Museoen Nazioarteko Eguna maiatzaren 18an ospatzen da duela 40 urtetik. Helburua da herritarrak museoek duten garrantziaz kontzientziatzea: kultura hartu-emanetarako, kulturak aberasteko, eta herriek elkar uler dezaten, elkarlanean aritu daitezen eta bakean bizi daitezen.
Aurten, nazioarteko leloa "Museoen etorkizuna etengabe aldatzen ari diren komunitateetan" da.
Testuinguru horretan, Arabako Museoen Foru Sareak hainbat jarduera programatu ditu egun hori ospatzeko, eta maiatzaren 15ean hasiko dira eta 21ean amaituko.
BIBAT Museoan, Museoen Nazioarteko Eguneko egitarauaren barruan, maiatzaren 15ean 19:00etan, mahai-inguru bat antolatuko da: