Aurten ere Museoen Nazioarteko Eguna Bizkaian ospatuko da programazio berezi eta doako sarrerekin Bizkaiko museo gehienetan, gainera tailer ezberdinak antolatuko dira aire zabalean eta lurraldeko 45 museoak egun bakar batean ezagutzeko aukera izango da. Ekimen honi buruzko informazio guztia, baita Bizkaiko museoen eskaintza ere, museoeneguna.eus webgunean dago eskuragarri.
Datorren maiatzaren 18an, Bizkaiak bat egingo du Museoen Nazioarteko Egunarekin, Bizkaiko museo-eskaintza aberatsa eta askotarikoa herritarrei hurbiltzeko proposamenarekin. "Bizkaia Museoz Museo, aukeratzeko beste" lelopean, Bizkaiko Foru Aldundiak, lurraldeko museoen ordezkaritza zabalarekin batera, maiatzaren 18an egingo diren ekimenak aurkeztu ditu.
Musoen Nazioarteko Egunaren barruan Hontza Museoak hitzaldi bat antolatuko duela maiatzeren 15ean, Durangon, Kurutse Santu Museoan 19:00etan:
- Neandertalak Euskal Herrian. Informazio berria aspaldiko ezagun hauei buruz (euskaraz). Asier Gómez Olivencia.
- Durangaldea, tierra de osos. Evolución, especies y extinción de los osos en Euskal Herria (en castellano). Mónica Villalba de Alvarado.
Gainera, sarrera doan maiatzaren 17an eta 18an.