Leioako 2025eko Umore Azokaren barne.
Samurtasunez, maitasunez, umorez, eta musika nahiz zirkuaren bitartez kontatutako istorioa da. Itxaropenaren eta bakearen aldeko mezu bat. Zirkuko artista talde bat, eta haien karparen hondarrak, gerra-gatazka baten erdian daude. Egoera nekez horrek zailtasun handiak eragin arren, protagonistak beren eguneroko bizitza egiten ahaleginduko dira, alarma antiaereoen artean. Antzezlan honetako protagonistek jolas egingo dute, haur batzuek gerran egingo luketen bezala. Dena den, jolas horrek hausnarketa egitea du jomuga, giza egoerari eta bakearen etengabeko bilaketari buruz. Eirenê gako batean oinarritu da: emozioaren eta umorearen arteko orekan. Uztartu egiten ditu zirku garaikidea, antzerki fisikoa eta zuzeneko musika. Horrela, zentzumenei eta emozioei eragiteko esperientzia bat dakarkigu, antzerki soilaren esperientzia gaindituz.
Fitxa artistikoa: