Leioako 2025eko Umore Azokaren barne.
Hona hemen hiru pertsona, beren mugen aurka etengabeko borrokan dihardutenak. Hiru gorputz horiek egoteko eta bizitzeko beste modu batzuen bila dabiltza, aldatuz, mugituz, desmuntatuz eta espazio berriak eraikiz. Bitartean, beren mugak hausteko gogoak pixkanaka egiten du gora, harik eta gehiago eutsi ezin dioten arte. Teatro Sobre Ruedas taldearen proiektu berriak «Revolución» du izena, iraultza. Irisgarritasunari buruzko ikuskizun honek uztartu egiten ditu zirkua, umorea eta zuzeneko musika, gogoeta egin dezagun guk daukagun harremana, ezintasunaren eguneroko muga eta gogaitasunekin.
Fitxa artistikoa:
Adina: + 6 urte
Ikuskizun egokitua