Museoen Nazioarteko Eguna 2025, Eleiz Museoan

Bilbao 2025(e)ko maiatzaren 17(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 18(e)ra
  • Museoen Nazioarteko Eguna 2025, Eleiz Museoan

Aurten ere Museoen Nazioarteko Eguna Bizkaian ospatuko da programazio berezi eta doako sarrerekin Bizkaiko museo gehienetan, gainera tailer ezberdinak antolatuko dira aire zabalean eta lurraldeko 45 museoak egun bakar batean ezagutzeko aukera izango da. Ekimen honi buruzko informazio guztia, baita Bizkaiko museoen eskaintza ere, museoeneguna.eus webgunean dago eskuragarri.

Datorren maiatzaren 18an, Bizkaiak bat egingo du Museoen Nazioarteko Egunarekin, Bizkaiko museo-eskaintza aberatsa eta askotarikoa herritarrei hurbiltzeko proposamenarekin. "Bizkaia Museoz Museo, aukeratzeko beste" lelopean, Bizkaiko Foru Aldundiak, lurraldeko museoen ordezkaritza zabalarekin batera, maiatzaren 18an egingo diren ekimenak aurkeztu ditu.

Museoen artean, Bilboko Eleiz Museoko sarrera doan izango da maiatzaren 17an eta 18an, eta opari bat eskainiko zaio Museora hurbiltzen den publikoari. Bilboko Aste Santuko Pasoen Museoak doako sarrera izango du. Eta Bilboko Zezen Museoak doan irekiko ditu ateak maiatzaren 18an, 10:00etatik 14:00etara. Gainera, bisita gidatuak eskainiko ditu zezen-plazako instalazioetara eta aretoko zezenketa erakustaldia Vista Alegre plazan.

Eleiz Museoan ikus daitezkeen lanak Bizkaiko tenpluetatik ekarri dira: elizetatik, baselizetatik eta komentuetatik.

Bizkaian eta bizkaitar artistek egindakoak dira asko eta asko. Beste batzuk, berriz, kanpotik iritsi dira, baina gure lurralderako beren-beregi eskatutakoak izan ziren. Museoa ez da arte ederretakoa, azken 800 urteetako bizkaitar artearen museoa baizik. Erromanikotik gaur egunera artekoa.

Museoak Atxuriko Enkarnazioko komentuaren solairu bi hartzen ditu. Lehen solairuan, urregintzako bilduma ederra ikus daiteke. Hemen egindako piezen ondoan daude Ameriketatik ekarritako lan bikain-bikainak. Opariak dira azken horiek, bizkaitarrek han arrakasta ekonomikoa lortu, eta euren jatorriko parrokiak ahaztu barik egindakoak. Hemen dago erlijio-arte garaikidearen aretoa, azken mendeko artista nabarmenek eginikoa: Larrea, Uranga, Romero de Torres… Bigarren solairuan, berriz, erromanikotik neoklasizismorako bidea egiten dute eskulturek eta pinturek, honelako artisten lanekin: Beaugrant, Luca Giordano, Carnicero, Paret…


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2025(e)ko maiatzaren 17(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 18(e)ra
  • LekuaEleiz Museoa
    Gizakunde Plaza, 9 B
    Bilbao
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Eleiz Museoa, Bilbao

Non