Museoen Nazioarteko Eguna 2025, Orozkoko Museoan

Orozko 2025(e)ko maiatzaren 17(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 18(e)ra
  • Museoen Nazioarteko Eguna 2025, Orozkoko Museoan

Aurten ere Museoen Nazioarteko Eguna Bizkaian ospatuko da programazio berezi eta doako sarrerekin Bizkaiko museo gehienetan, gainera tailer ezberdinak antolatuko dira aire zabalean eta lurraldeko 45 museoak egun bakar batean ezagutzeko aukera izango da. Ekimen honi buruzko informazio guztia, baita Bizkaiko museoen eskaintza ere, museoeneguna.eus webgunean dago eskuragarri.

Datorren maiatzaren 18an, Bizkaiak bat egingo du Museoen Nazioarteko Egunarekin, Bizkaiko museo-eskaintza aberatsa eta askotarikoa herritarrei hurbiltzeko proposamenarekin. "Bizkaia Museoz Museo, aukeratzeko beste" lelopean, Bizkaiko Foru Aldundiak, lurraldeko museoen ordezkaritza zabalarekin batera, maiatzaren 18an egingo diren ekimenak aurkeztu ditu.

Musoen Nazioarteko Egunaren barruan, Orozkoko Museoak doako sarrera izango du.

Orozkoko museoko bisita audiogidatua.

Maiatzaren 17an (10:00-14:00 eta 16:00-18:00) zein maiatzaren 18an (10:00-14:00).

Museoa Legorburu Jauretxean dago kokatua. Kareaga Etxea izenez ere ezagutzen den eraikin bikain hau XVIII mendekoa da eta Zubiaurreko Enparantza nagusian dago, Orozko bailaran.

Museo honek bailarako bizimoduaren elementu, agiri eta lekukoak erkusten ditu ikuspegi ezberdinetatik. Horien bitartez, egungo errealitatea sortu duten arrazoi eta ondorioak ezagutu ditzakegu. Museoak proposamen interaktiboak, partehartzea bultzatzen dutenak egiten ditu, eta bisitariei, bisita ludiko eta hezigarriak eskaintzen dizkio, ikus-entzunezko eta informaziozko bitartekoen bidez.

Eskaintzen artean, besteak beste, eta bereziki, Gorbeiako Parke Naturalarekin lotura dutenak sartzen dira. Beraz, bere helburu nagusia egungo eta etorkizuneko belaunaldiei bere arbasoen ohitura eta berezitasunen berri ematea da, ezagutza horren bidez hori guztia baloratzen eta zaintzen ikas dezaten, eta gainera, Orozkoko Bailarako nahiz Gorbeiako Parke Naturaleko ingurunea zain dezaten. Museoari dagokionez, Orzkoko Museoa hiru solairuko eraikina da eta bakoitza gai bat isladatzeko erabiltzen da: Orozko Bailarako Ondare Historikoa; BizimodU Tradizionala Bailaran; eta Gorbeiako lurralde garaietako Biztanleak.


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2025(e)ko maiatzaren 17(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 18(e)ra
  • LekuaOrozkoko Museoa
    Legorburu Etxe-Jauregia. Zubiaur Plaza z/g
    Orozko
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Orozkoko Museoa, Orozko

Non