Museoen Nazioarteko Eguna 2025, Balmasedako Pasio Bizidunaren Museoan

Balmaseda 2025(e)ko Maiatzak 18
  • Museoen Nazioarteko Eguna 2025, Balmasedako Pasio Bizidunaren Museoan

Aurten ere Museoen Nazioarteko Eguna Bizkaian ospatuko da programazio berezi eta doako sarrerekin Bizkaiko museo gehienetan, gainera tailer ezberdinak antolatuko dira aire zabalean eta lurraldeko 45 museoak egun bakar batean ezagutzeko aukera izango da. Ekimen honi buruzko informazio guztia, baita Bizkaiko museoen eskaintza ere, museoeneguna.eus webgunean dago eskuragarri.

Datorren maiatzaren 18an, Bizkaiak bat egingo du Museoen Nazioarteko Egunarekin, Bizkaiko museo-eskaintza aberatsa eta askotarikoa herritarrei hurbiltzeko proposamenarekin. "Bizkaia Museoz Museo, aukeratzeko beste" lelopean, Bizkaiko Foru Aldundiak, lurraldeko museoen ordezkaritza zabalarekin batera, maiatzaren 18an egingo diren ekimenak aurkeztu ditu.

Musoen Nazioarteko Egunaren barruan, museoan “Ezagutu gure Aste Santua barrutik”.

Gure tradiziorik zaharrenaren sekretuak ezagutzeko aukera paregabea. Eboluzioa, pertsonaiak, arropak, anekdotak…

Balmasedako Santa Clara komentua Burgoserako irteeran dago kokatuta estrategikoki. Juan de la Piedra Verástegui indianoak (jatorriz Balmasedakoa) 1643an Panamatik igorritako legatu paregabe bati esker eraiki zen.  Bere testamentuan hiru mila dukateko legatua utzi zuen, Klaratarren klausurako komentu bat sortu eta mantentzeko. 1666ko urriaren 31n heldu zen komentura lehen abadesa, María Jacinta de la Puente andrea.

Oinplanoan pixka bat nabarmentzen den gurutzea duen nabedun eliza motakoa da, eta koroa eta jaunartze mahaia ditu oinetan. Fatxada soila da, eta sarrera nagusia erdi-puntuko arku baten azpian dago. Gainean horma-hobi bat dago Santa Clararen irudiarekin; ezkutuak ditu alde bietan. Barrualdean erretaula barroko zoragarriak daude, trazadura, gauzatze eta iruditeria bikaina duten XVII. eta XVIII. mendeko obrekin. Koroan 1777ko organo bat kontserbatzen da, Bizkaiko zaharrenetako bat.

Gaur egun Balmasedako Pasio Bizidunaren Interpretazio Gunearen egoitza da. Bertan, bisitariek urte osoan ezagutu ditzakete Gurutze-bide Bizidunari buruzko gauza guztiak. Museo Egoitzan erakusketa iraunkor bat dago. Bertan antzezpeneko jantziak, pausoak, objektuak, irudiak eta soinuak biltzen dira. Horrez gain, tailerrak egiteko espazio bat ere badu.

 


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2025(e)ko Maiatzak 18
  • Ordutegia12:30
  • LekuaBalmasedako Pasio Bizidunaren Museoa
    Balmaseda
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Balmaseda

Non