Museoen Nazioarteko Eguna 2025, Bilboko Aste Santuko Pasoen Museoan

Bilbao 2025(e)ko Maiatzak 18
  • Museoen Nazioarteko Eguna 2025, Bilboko Aste Santuko Pasoen Museoan

Aurten ere Museoen Nazioarteko Eguna Bizkaian ospatuko da programazio berezi eta doako sarrerekin Bizkaiko museo gehienetan, gainera tailer ezberdinak antolatuko dira aire zabalean eta lurraldeko 45 museoak egun bakar batean ezagutzeko aukera izango da. Ekimen honi buruzko informazio guztia, baita Bizkaiko museoen eskaintza ere, museoeneguna.eus webgunean dago eskuragarri.

Datorren maiatzaren 18an, Bizkaiak bat egingo du Museoen Nazioarteko Egunarekin, Bizkaiko museo-eskaintza aberatsa eta askotarikoa herritarrei hurbiltzeko proposamenarekin. "Bizkaia Museoz Museo, aukeratzeko beste" lelopean, Bizkaiko Foru Aldundiak, lurraldeko museoen ordezkaritza zabalarekin batera, maiatzaren 18an egingo diren ekimenak aurkeztu ditu.

"Bilboko Aste Santuko Pausoen Museoan Bilbon inoiz egin den tailu-erakusketarik garrantzizkoenetakoa eskaintzen da. Aste Santua erlijio-agerraldi herrikoia da, kultura, arte eta historia arloetan berebiziko balioa duena. Prozesio-pauso bakoitzak Jesukristoren Nekaldiaren, Heriotzaren eta Biztueraren eszena bat irudikatzen du. Horrela, Afari Santuaren, Atxilotzearen, Zigorren edo Gurutziltzaketaren pausoek, benetakoak baino zertxobait tamaina handiagoekin, kristau fedearen unerik garrantzitsuenak erakusten dizkigute. Horiekin batera, aipatu beharrekoak dira irudiek euskarri dituzten tronuetariko batzuk ere, egiazko artelanak baitira.

Pausoen Museoaren osagarri, ondoko gaiak ere erakusten dira bertan: balio handiko brodatuak eta urregintzako laginak, gure Aste Santuaren historiaren argazki-bilduma, Jesukristoren bizitza publikoari buruzko dioramen erakusketa ederra eta Bilboko kofradiakideen jantziak. Horiek guztiok Bilboko Aste Santuan zehar ibilbide atsegin eta zehatza egiteko aukera emango digute."


Laburrean

Non