Museoen Nazioarteko Eguna 2025, Gernikako Bakearen Museoa Fundazioan

Gernika-Lumo 2025(e)ko Maiatzak 18
  • Museoen Nazioarteko Eguna 2025, Gernikako Bakearen Museoa Fundazioan

Aurten ere Museoen Nazioarteko Eguna Bizkaian ospatuko da programazio berezi eta doako sarrerekin Bizkaiko museo gehienetan, gainera tailer ezberdinak antolatuko dira aire zabalean eta lurraldeko 45 museoak egun bakar batean ezagutzeko aukera izango da. Ekimen honi buruzko informazio guztia, baita Bizkaiko museoen eskaintza ere, museoeneguna.eus webgunean dago eskuragarri.

Datorren maiatzaren 18an, Bizkaiak bat egingo du Museoen Nazioarteko Egunarekin, Bizkaiko museo-eskaintza aberatsa eta askotarikoa herritarrei hurbiltzeko proposamenarekin. "Bizkaia Museoz Museo, aukeratzeko beste" lelopean, Bizkaiko Foru Aldundiak, lurraldeko museoen ordezkaritza zabalarekin batera, maiatzaren 18an egingo diren ekimenak aurkeztu ditu.

Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Gernikako Bakearen Museoak ate irekien jardunaldia izango du.

"Gernikako Bakearen Museoa aurton bere 25. Urteurrena betetzen du (1998-2023). Museoa tematikoa da eta Gernikako bonbardaketa (Gerra Zibila) eta memoria du gaitzat, bakea eta giza eskubideetaz hitzegiten duelarik ere. 1937ko apirilaren 26an izandako Gernikako bonbardaketan oinarritzen da. Museoaren erakusketa iraunkorra lau galdera edo ardatzetan banatzen da:

Zer da bakea?

Zein ondare utzi digu Gernikako bonbardaketak?

Zer gertatzen da gaur egun bakea eta Giza eskubideekin munduan?

Zeintzu dira bonbardaketa bizi izan zuten pertsonen lekukotza eta bere testigantzak?"


Laburrean

Non