Museoen Nazioarteko Eguna 2025, Muñatones Gazteluan

Muskiz 2025(e)ko Maiatzak 18
  • Museoen Nazioarteko Eguna 2025, Muñatones Gazteluan

Aurten ere Museoen Nazioarteko Eguna Bizkaian ospatuko da programazio berezi eta doako sarrerekin Bizkaiko museo gehienetan, gainera tailer ezberdinak antolatuko dira aire zabalean eta lurraldeko 45 museoak egun bakar batean ezagutzeko aukera izango da. Ekimen honi buruzko informazio guztia, baita Bizkaiko museoen eskaintza ere, museoeneguna.eus webgunean dago eskuragarri.

Datorren maiatzaren 18an, Bizkaiak bat egingo du Museoen Nazioarteko Egunarekin, Bizkaiko museo-eskaintza aberatsa eta askotarikoa herritarrei hurbiltzeko proposamenarekin. "Bizkaia Museoz Museo, aukeratzeko beste" lelopean, Bizkaiko Foru Aldundiak, lurraldeko museoen ordezkaritza zabalarekin batera, maiatzaren 18an egingo diren ekimenak aurkeztu ditu.

"Muñatones Gaztelua dorre-gotorlekua da, XIV. mendetik XV. mendera bitartean eraiki zen eta Bizkaiko arkitektura-ondarearen elementu gailenetako bat da. Gazteluko harresi-barruan eta inguruetan egiten diren bisitaldi, hezkuntza-jardunaldi eta birsorkuntzei esker, Erdi Arora bidaia dezakegu eta landa-nobleziaren bizimoduaren eta aberastasun-iturrien berri jakin.

Monumentu Multzo izendatu da, Bizkaiko dorre-gotorkelu garatuena da eta gaztelutzat har daitekeen bakarra, kanpoko harresi-sistemagatik. Gazteluaren historia Bizkaiko Behe Erdi Aroko pertsona bitxienetako bat izandako Lope García Salazar kronikariarekin lotuta dago. Izan ere, dorrean idatzi zuen kronikariak Bienandanzas e Fortunas obra, Bizkaiako lehen historia idatzia. Gazteluak lotura hertsia du El Pobaleko Burdinolarekin, kronikariaren iloba Ochoa de Salazarrek eraiki baitzuen, XVI. mendean."


Laburrean

  • Mota Bestelakoa (haurrentzat)
  • Data 2025(e)ko Maiatzak 18
  • LekuaMuñatones Gaztelua

    Muskiz
    Web
  • ZenbatekoaDoan (izen-ematea)
  • Ikusi agenda Muñatones Gaztelua, Muskiz

Non