Museoen Nazioarteko Eguna 2025, Rialia Industria Museoan

Portugalete 2025(e)ko Maiatzak 18
  • Museoen Nazioarteko Eguna 2025, Rialia Industria Museoan

Aurten ere Museoen Nazioarteko Eguna Bizkaian ospatuko da programazio berezi eta doako sarrerekin Bizkaiko museo gehienetan, gainera tailer ezberdinak antolatuko dira aire zabalean eta lurraldeko 45 museoak egun bakar batean ezagutzeko aukera izango da. Ekimen honi buruzko informazio guztia, baita Bizkaiko museoen eskaintza ere, museoeneguna.eus webgunean dago eskuragarri.

Datorren maiatzaren 18an, Bizkaiak bat egingo du Museoen Nazioarteko Egunarekin, Bizkaiko museo-eskaintza aberatsa eta askotarikoa herritarrei hurbiltzeko proposamenarekin. "Bizkaia Museoz Museo, aukeratzeko beste" lelopean, Bizkaiko Foru Aldundiak, lurraldeko museoen ordezkaritza zabalarekin batera, maiatzaren 18an egingo diren ekimenak aurkeztu ditu.

Musoen Nazioarteko Egunaren barruan, Rialia Industria Museoak ate irekiak izango ditu maiatzaren 18an, 11:00etatik 12:30etara.

“Zatoz, jolastu eta deskubritu” Arrasto-jokoa Rialia Industria Museoaren detaileak ezagutu eta deskubritzeko

"Historia, paisaia batena edo industriakoa bezalako prozesu batena, garai hartan bizi izan ziren gizon eta emakumeen historia ere bada. Industriaren garapenaren hasieran burdina funtsezko lehengaia izan zen, baina itsasadarrak ere antzeko garrantzia izan zuen.

Horregatik, Rialia-Industria Museoak hiru gai nagusi jorratzen ditu bere funts iraunkorrean: GIZONA, BURDINA eta ITSASADARRA. Izan ere, gai horiek ikuspegi historiko, etnografiko eta artistikotik jorratzen ditu.

Rialia-Industria Museoak lehen mailako kultur ekipamendua eskaini nahi die herritarrei, kultura, arte, historia eta etorkizunerako espazio irekia izan dadin.

Rialiak gozamenerako espazioa ere izan nahi du; iragana ikasteko, langileak omentzeko eta joera artistiko berrien toki adierazgarria bihurtzeko.

Industriaren Museoaren bilduma SEPIren funts historiko-artistikoek osatzen dute, batez ere honakoek: Portugaleteko Udalari 25 urterako laga zaion pintura-lan kopuru handia; Nicolás Martínez Ortiz de Zarate, García Ergüin, Nicolás Esparza, Luna y Novicio edo Ricardo Gómez Gimenoren lanak; eta Rialia bilduma. Lan horiek guztiak udalak erosi ditu edo dohaintzan eman dira."


Laburrean

Non