Musoen Nazioarteko Egunaren barruan, Santurtziko arrantzaleen kofradiaren barruan dagoen Santurtzi Itsasoa Museoak begirada paregabea eskaintzen dio herriak bere historian itsasoarekin izan duen harreman estuari. Maiatzaren 18an, museoak doako ate irekien jardunaldia egingo du 10:00etatik 15:00etara. Gainera, 12:30ean, itsas istorioak biziaraziko dituen bisita antzeztuaz gozatu ahal izango da 2 euroren truke.
Santurtziko itsas historiarekin lotutako eraikin garrantzitsuenak, arrantzaleen kofradiak, antzinako edertasuna berreskuratu du.
Santurtzi Itsasoa Interpretazio Zentroak Santurtzik eta itsasoak arlo guztietan izan duten loturaren berri ematen du, lanean, kulturan, arlo sozialean eta ludikoan, aintzat hartuta itsas ondarearen parterik garrantzitsuena pertsonak direla.
Zentroak publiko ororentzako jarduera ugari antolatzen ditu: bisita gidatu antzeztuak, dastatze-gidatuak, enkanteak, itsas tailerrak…. Erreserba eta informazio gehiago ZER EGIN BISITA GIDATUA eta ZER EGIN FAMILIENTZAKO TURISMOA atalean egin daiteke.?










