Museoen Nazioarteko Eguna 2025, Txakolin Museoa-Txakolingunean

Bakio 2025(e)ko Maiatzak 18
  • Museoen Nazioarteko Eguna 2025, Txakolin Museoa-Txakolingunean

Aurten ere Museoen Nazioarteko Eguna Bizkaian ospatuko da programazio berezi eta doako sarrerekin Bizkaiko museo gehienetan, gainera tailer ezberdinak antolatuko dira aire zabalean eta lurraldeko 45 museoak egun bakar batean ezagutzeko aukera izango da. Ekimen honi buruzko informazio guztia, baita Bizkaiko museoen eskaintza ere, museoeneguna.eus webgunean dago eskuragarri.

Datorren maiatzaren 18an, Bizkaiak bat egingo du Museoen Nazioarteko Egunarekin, Bizkaiko museo-eskaintza aberatsa eta askotarikoa herritarrei hurbiltzeko proposamenarekin. "Bizkaia Museoz Museo, aukeratzeko beste" lelopean, Bizkaiko Foru Aldundiak, lurraldeko museoen ordezkaritza zabalarekin batera, maiatzaren 18an egingo diren ekimenak aurkeztu ditu.

Ikus-entzunezko interaktiboen bitartez Bakioko Txakolinguneak txakolinaren, ardo berezi, bakar eta nortasun handiko honen, ezaugarriak eta ekoizte prozesuaren gora-beheren berri jakiteko bidea eskaintzen digu. Bertan izanda jakingo dugu azken urteotan aurrekoa aldatzeraino txakolinak berak eta upategiek izen duten historiaz eta garapenaz. Beti ere tradizioarekiko loturak askatu barik eta ohiko ekoizpenak hobetzeko aldera, ekinez eta ahaleginez, teknologia berriek eskaintzen dituzten onurak eta abantailak erabiliz lortu ahal izan du goreneko mailetan onarpena eta izen ona ardo honek. Honekin batera ikusiko dugu zelan, txakolin zuria izan arren ezagunena eta ekoitziena, badirela upategiak txakolin gorria edo ojo de gallo deritzona edo beltza egiten dutenak. Txakolinon produkzioa txikiagoa izan arren ez dira zuria baino gutxiago, honen antzera nortasun handikoak eta bereziak baino.

Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Txakolin Museoa-Txakolinguneak “Nazioarteko ardoak” Bizkaiko txakolina eta beste ardo zurien tokiko produktoekin dastaketa azaldua antolatu du.

12:00etan hasiko da, sarrera 15 € eta leku kopurua mugatua denez, aurretiaz erreserbatzea beharrezkoa da. Ekimena gazteleraz izango da:


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2025(e)ko Maiatzak 18
  • Ordutegia12:00
  • LekuaTxakolingunea
    Basigoko Bide Nagusia, 3
    Bakio
    Web
  • Zenbatekoa15 €
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Txakolingunea, Bakio

Non