Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna da eta aurten leloa Museoen etorkizuna etengabe aldatzen ari diren komunitateetan da.
Eguna ospatzeko, Ur Mara Museoan egun berezi bat prestatu dute.
Ainhoa Goenaga, Ada Garrues Paularena eta Gin Rocon artisten "Paisaia" erakusketa ikusi ahal izango da. Gainera, bazkari bat egingo da 20 €ko menu batekin (eta aukera beganoa), eta zuzeneko musika izango da Maider Biguriren eskutik (FEMMM & Band).