Ekainaren 13 29ra ospatuko dira Irungo San Pedro eta San Martzial Jaiak 2025. Aurreko urteetan bezala, dinamika berarekin jarraitzeko asmoz, 2025 honetan ere hainbat kontzertu aurreratuko dira jaien hasieraren aurreko asteburura. Hala, ostiralean, ekainaren 13an, Puro Relajo taldearen rantxeren txanda izango da. Hurrengo egunean, ekainaren 14an, larunbatean, Fangoria madrildarrek joko dute; jaietako kontzertu izarra izango da. Egun horretan, gainera, Txaranga Eguna ospatuko da, eta hainbat eta hainbat txarangak kolorez eta alaitasunez beteko dituzte hiriko erdiguneko kaleak. Burrunba Elektrotxarangak hamargarren urteurrena ospatuko du, eta horretaz gain, Rockalean ekimenean, Joselontxos, Mogunbo eta Jaiak taldeek ere parte hartuko dute.
Hurrengo astean, ekainaren 20an, ostiralarekin, Musika Eguna by Lotura ekimenaren txanda izango da. Hala, Musikaren Egunari aurre hartuz, arratsalde eta gauean, hainbat kontzertu izango dira Urdanibiako hiru agertokitan. Agertoki bakoitzak nortasun propioa izango du, eta musika elektronikoa izango da ildo nagusia. Hainbat talde izango dira bertan; besteak beste, Reparation Sound, Ultralágrima eta Dame Area edo Mainline Magic Orchestra eta B2B JASSS eta TOCCOROROrekin.
Larunbatean, hilak 21, Süne (Josune Arakistain) kantautorearen txanda izango da, eta Urdanibia plaza bere euskal erritmoekin astinduko du. Aurretik, herriko Onavibe taldea arituko da, kantariaren telonero-lanetan, eta Süneren kontzertuaren ostean, Zirkinik BEZ izango da eszenatoki gainean.
Ekainaren 23an, euskal agertokiko klasiko bat, Gatibu. Egiten ari diren birari bukaera emango diote. Horien aurretik, Deklibe, 2025 honetako beste talde teloneroa.
Ekainaren 27an, Ladilla Rusa taldearen txanda izango da, elektropop ukituko rumbak eskainiz. Ekainaren 28an, larunbatarekin, Judelinek kartel-burua izango da, eta honi Suso DJ irundarra gehituko da, eszena urbanoan aireratzen dabilena. Gainera, oraindik ezagutzera eman ez den beste sorpresa bat falta da.
Bestalde, berriro ere, Gaztegunea gazteen topalekua izango da, ekainaren 26, 27 eta 28an. Kiliki, Fane edo María Escarmiento izango dira bertan jotzen. Gaztegunea hiriko gazteen erreferentzia izango da berriro ere.
Hurrengo hitzordua Jamaica Show orkestrak eskainiko du kontzertua, eta aurten ere hiri osoa kantuan eta dantzan jarriko du.
Eta, jaiei amaiera emateko, ekainaren 30ean, astelehenarekin, bi diskofesta izango dira; haietako bat, hiriko gazteenentzat.
Puro Relajo, Urdanibia plazan.
Fangoria, San Juan plazan.
Txaranga Eguna, hiriko kokaleku ezberdinetan.
Musika Eguna by Lotura, San Juan plazan.
Ekainak 21, larunbata
Onavibe, Urdanibia plazan.
Süne, Urdanibia plazan.
Zirkinik Bez, Urdanibia plazan.
Deklibe, Urdanibia plazan.
Gatibu, Urdanibia plazan.
Ladilla Rusa, San Juan plazan.
Kiliki, Gaztegunean.
Fane, Gaztegunean.
Judeline, Urdanibia plazan.
Jamaica Show, Gaztegunean.
María Escarmiento, Gaztegunean.