Santurtziko 2025eko Karmengo Jaien barne.
Behinola galdetu zion Jordi Evolek Pau Donés lagunari ea zer zen talde bat izan eta ikusleen aurrean oholtzara igotzearena, eta hara non, Paulek, irribarretsu, aita berri batek erantzungo liokeen bezala, zera erantzun zion: azaldu ezin den zerbait da, ulertzeko, zuzenean eta benetan, bizi eta sentitu behar duzu. Eta horrela, Jordik, lanbidetzat jakin-mina duenak, halako batean, ulertu nahi zuela erabaki zuen. Jesus, Jacob, Oscar, Javi eta Juan Carlosi deitu eta musika banda bat osatzea proposatu zien, noiz eta orain, sasoi honetan, bai. Hori izan zen Los Niños Jesusen sorrera, jaialdi handietan ezagun egin diren gaurko, garai bateko eta betiko klasikoak jai giroan gogoratzen dituen taldea. Los niños Jesusen kontzertu batera joatea Estopa, Extremoduro, Duncan Dhu, Lori Meyers, Radio Futura, Kiko Venenoren bertsioak zuzenean ospatzea da eta, jakina, Jarabe de palo ahaztu gabe, berarekin ixten baitute Cachitos de Hierro y Cromoren bigarren itzuleran ikus genezakeen bezalako errepertorioa. Azpititulurik gabea, baina zuzeneko txaloekin.