Jazzaldia 2025: Minyo Crusaders

Donostia / San Sebastián 2025(e)ko Uztailak 23
  • Jazzaldia 2025: Minyo Crusaders

Donostiako Jazzaldia 2025 jaialdiaren egitarauaren barne.

  • Katsumi Tanaka (gitarra)
  • Moe (teklatuak)
  • Freddy Tsukamoto (ahotsa)
  • Koichiro Osawa (saxofoia)
  • Mutsumi Kobayashi (bongoak)
  • Sonoo (tinbalak)
  • Naoya Madokoro (kongak)
  • Yusuke "Peach" Noguchi (tronboia)
  • Toshio "Digi" Fujino (baxua)

2012an Tokion sortua Katsumi Tanaka gitarristaren eta Freddie Tsukamoto abeslariaren eskutik, taldeak “min'yo” izeneko japoniar abesti herrikoiak biziberritzea du helburu. Japoniako folklore-musika hau gainbeheran egon da hainbat hamarkadatan, eta haiek erritmo latino, afrikar, karibetar eta asiarrekin uztartu dute. Duela ehunka urte Japoniako langile-klaseak, besteak beste, arrantzaleek, ikatz-meatzariek eta sumo borrokalariek abestutako min'yo kanta haiek ahanzturan geratu dira, nahiz eta, Katsumi Tanakaren hitzetan, japoniarren DNAn errotuta dauden oraindik.

Taldearen lehen diskoak, Echoes of Japan (2017), oso harrera ona izan zuen Japonian eta 2019an banatu zen nazioartean. Jarraian, aurreneko bira egin zuten Europatik, eta hainbat jaialditan ere aritu ziren. 2022az geroztik, 20 herrialde baino gehiagotan aritu dira, eta Japoniako eszenaren ordezkari dinamikoena bilakatu dira behin betiko munduko musiketan.

Minyo Crusaders oso talde interesgarria da agertokian ikusteko, bere kontzertuak dibertigarriak dira eta energia kutsakorrez beteta daude. Nipondarrak min'yoaz baliatzen dira munduko musika-tradizio desberdinak esploratu eta fusionatzeko, folklore japoniarra publiko berrietara eramateko, eta musikak muga eta belaunaldiak nola gainditu ahal dituen erakusteko.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2025(e)ko Uztailak 23
  • Ordutegia19:30
  • LekuaFrigo gunea
    Donostia / San Sebastián
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBeste batzuk
  • Ikusi agenda Donostia / San Sebastián

Non