Jazzaldia 2025: Yerai Cortés

Donostia / San Sebastián 2025(e)ko Uztailak 24
  • Jazzaldia 2025: Yerai Cortés

Donostiako Jazzaldia 2025 jaialdiaren egitarauaren barne.

Yerai Cortés (gitarra), María ReyesTriana MacielNerea DomínguezElena OlleroSalomé RamírezMacarena Campos (palmak eta koruak)

Yerai Cortés (Alacant, 1995) flamenkoa lurralde ezezagun eta ernagarrietara eramaten ari diren artisten belaunaldi berri horretakoa da. Gaztea izan arren, ibilbide luzea egina du dagoeneko hainbat generotako artistekin kolaboratzen: flamenkoaren berritzaile eta urratzaileetatik hasita (Rocío Molina eta Niño de Elche) latitude desberdinetako musikarietara (Judeline, Ralphie Choo, Lola Índigo eta C. Tangana besteak beste); azken honi Sin cantar ni afinar bere biran lagundu dio. Yerai Cortés, bestetik, protagonista da La guitarra flamenca de Yerai Cortés filmean; Antón Álvarezen (C. Tangana izenez ezagunagoa bere fazeta musikalean) opera prima honek aipamen berezia lortu du 72. Donostia Zinemaldiko Zuzendari Berriak sailean.

Guitarra Coral bere proiektu berriarekin, gitarrista gazte honek, palma jotzaileen koru batek lagunduta, lortu egin du flamenkoaren mugak zabaltzea. Klasikoaren, tradizioaren eta abangoardiaren ideia estetikoek bat egiten duten ikuskizuna izango dugu hau.

jazzaldia.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2025(e)ko Uztailak 24
  • Ordutegia18:30
  • LekuaKursaal
    Zurriola Pasealekua, 1
    Donostia / San Sebastián
    Web
  • Zenbatekoa25 / 28 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Kursaal, Donostia / San Sebastián

Non