Hiru ahots harrigarri oholtza gainean, kantu bakoitza maila gorenera igotzen duen musikari talde batek lagunduta. Klasiko ahaztezinak, hala nola: "Bésame mucho", "Si nos dejan", "La flor de la canela", "Guantanamera", "La llorona", "Alma corazón y vida"…
Pan con chilek ere euskarazko abestiak berrinterpretatzen ditu, sonaren, boleroaren eta zapore latinoaren erritmora eramanez. Uztarketa berezi eta harrigarria.