Gasteizko Andre Maria Zuriaren Jaiak 2025: egitaraua

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko abuztuaren 4(e)tik 2025(e)ko abuztuaren 9(e)ra
  • Gasteizko Andre Maria Zuriaren Jaiak 2025: egitaraua

Gasteizko jaien hurrengo edizioa 2025eko abuztuaren 4tik 9ra bitartean izango da. Aurten 400 ekitaldi baino gehiago egingo dira uztailaren 31tik abuztuaren 9ra. Izan ere, jaiaurreko programazio interesgarria programatu da berriro ere (uztailaren 31tik abuztuaren 3ra) eta Arabako banden, Eltziegoko Santa Zezilia Musika Elkartearen eta Aguraingo Musika Bandaren emanaldiekin hasiko da, uztailaren 31n eta abuztuaren 1ean, hurrenez hurren, Santa Maria plazan.

Abuztuaren 1ean, baita ere, baina Plaza Berrian 23:00etan, musika gehiago Puro Relajorekin kontzertuan. Hurrengo egunean, abuztuaren 2an, Andre Maria Zuriaren omenezko pregoi tradizionalaren txanda izango da Plaza Berrian, 21:30ean.

Abuztuaren 3an, Euskal Herriko Txistularien eta Udal Folklore Akademiaren kontzertua izango da, 20:00etan. Iazko arrakasta dela eta, Aihotz plazatik Plaza Berrira lekualdatuko da. Ordu eta erdi geroago, 21:30ean, Hermetikaren eta Hector Oaks DJen saioarekin hasiko da Foruetako jarduera.

Jaietan sartua, aurten indartu egingo da haurrei zuzendutako programazioa, euskararen presentzia % 5 handituz (% 80 guztira) eta bi berritasunekin. Lehenengoa abuztuaren 7an iritsiko da, Edurne eta Zeledon txikiren egunean, zezensuzkoaren ondoren, 22:30ean, Olagibel kalean bertan, Lekittoko Deabruak konpainiaren ‘Akelarre Foc’ ikuskizuna izango da, euskal mitologian oinarritutako argi, su eta piroteknia ikuskizuna.

Era berean, Arriagako Parkeak ‘Txiki Explorer’ izeneko hezkuntza-proiektu berria hartuko du. Proiektu horretan, txikienek dibertimendurako espazio berriak izango dituzte, entretenimendurako eta aniztasunari arreta emateko pentsatutako jolas- eta hezkuntza-jarduerekin, urmaelaren inguruan aisialdi aktiboko esperientziak partekatuz. Hori guztia uraren zikloaren kontzeptuaren eta uraren zentzuzko erabilera kontzientearen garrantziaren inguruan. Gai hori adingabeek ez ezik, heldu laguntzaileek modu aktiboan parte hartzera bideratutako jardueren bidez landuko da.

Haurrei zuzendutako eskaintzari Peñafloridako Kondearen Plazako zirku, txotxongilo eta haurrentzako antzerkia, Fernandez de Pierola Apezpikuaren Lorategietako minidiskoak, Gargantua, Erraldoi, Buruhandi, Zaldi eta Txoten Konpartsa eta, jakina, Edurne eta Zeledon Txiki jaitsiko diren hilaren 7ko jarduerak gehitu behar zaizkio.

Umorearen txokoa eta piroteknia

Umorearen Txokoa eta piroteknia-ikuskizunen erakusketa dira oraindik aurkeztu gabe egon diren Gasteizko jaietako gune klasikoetako bi. Umoreari eskainitako gunea Prado parkean egongo da berriro 19:30ean. Bertan, arratsaldero mila pertsona inguru biltzen dira barreari atea irekitzeko. Aurten, abuztuaren 5ean, Oscar Terolek eta Gorka Aguinagaldek ‘Todo positivo lana eskainiko dute, abuztuaren 6an Vidda Priegok ‘Monólogos poligoneros’, abuztuaren 7an Ana Goitiak ‘Katana’ (euskaraz), abuztuaren 8an Luis Zaherak ‘Chungo eta, amaitzeko Txabi Franquesak ‘Hablando con franqueza lana eskainiko du.

Gasteizko ikuskizun piroteknikoen erakusketari dagokionez, berriro argiztatuko du Gasteizko zerua Mendizabalatik 23:00etan, Valecea (Araba, abuztuaren 5ean), Josman (Ourense, 6an), Alto Palanca (Castelló, 7an) eta Pirotecnia del Mediterraneo (Valentzia, 8an) etxeen eskutik.

Musika-programazioa

Musika da jaien egitarauan pisu gehien duen elementuetako bat, eta hiriko hainbat gunetara iristen den eskaintza zabala eta askotarikoa du. Oraindik ezagutzen ez zenaren artean, gaueko 22:30etan Probintzia Plaza beteko duen programazioa aurkeztu da gaur goizean. Abuztuaren 5ean irekiko da Kubako musika, jazza, klasikoa, reggaea, rocka eta popa bertsionatuz a capela abestu eta hainbat musika-tresnaren sonoritatea imitatzen duen Vocal tempo talde kubatarrarekin. Abuztuaren 6an ‘Recordando los 80, el musical ikuskizunak hartuko du lekukoa, 80ko hamarkada berpiztuko duen bidaia mistiko-teatralak. Hurrengo egunean, generoa mexikar estilo garbian defendatzen duten 12 musikariren Los tenampas y las perlas del norte mariatxi nafarraren txanda izango da, eta beraiekin batera Las Perlas del Norte ballet folklorikoa arituko da. Beteranoaren egunean, Pan con chile arituko da Hispanoamerika osoko musikan bidaia eskainiz: boleroak, balsak, rantxerak, son kubatarra, chachachá… Eszenatoki horretako eskaintza La Oreja de Van Gogh talde donostiarraren ibilbidea errepasatuko duen Son de rosas taldearen eskutik etorriko da.

Luis Aramburu Udal Musika Eskolan hilaren 6an eta 8an 12:30ean eskainiko diren ganbera musikako bi kontzertuak ere ezagutzera eman dira. Nazioarteko proiekzioa duten Gasteizko bi talde gazteren eskutik etorriko dira: Magna Boskotea (haize metala) eta Organ Freeman Trío (Hammond organoa, bateria eta saxofoi tenorra).

Era berean, Foruetako kontzertuak honako hauek izango dira: BULEGO, ISABEL AAIÚN, ROZALÉNMÄGO DE OZ eta ZEA MAYS izango dira. 

Falerina lorategiari dagokionez, aurten % 100 bertako programazio gaztea hartuko du. Otsailean egindako deialdi irekian izena eman zuten 136 taldeen hautaketa da. Zehazki: I see explosions, Laztana laztana, Mirotz, Sutan klan, Broken salad, The twin rebels, Didac jons, Skaribe, Mairu eta Bixonte Dort.

Abuztuak 5:

Abuztuak 6:

Abuztuak 7:

Abuztuak 8:

Abuztuak 9 (Gazte Talenteko irabazleak):

  • 19:00: Belgorri (Gazte Talenteko irabazlea 14-24 urteko kategorian, euskaraz)

  • 20:30: Bixonte Dort (Gazte Talenteko irabazlea 25-25 urteko kategorian, euskaraz)

Ohi bezala, Plaza Berria izango da orkestra handien kokalekua: Taxxara, Alaska on tour, Vendetta show, Welcome band, En esenzia eta Pasarela.

Euskal folkloreak, berriz, egunero izango du txanda Aihotz plazan goizez eta Santa Maria plazan arratsaldez. Emanaldiak, kontzertuak, bertsolariak, dantza plazan… Emanaldi horietan Korrontzi, Iñaki Palacios, Aldakan eta Eduardo Moreno Quartet & Mulixka Taldea nabarmentzen dira. Aihotz plazan, baita ere, eszenatoki bilakatuko da jaietako gauetan, eta 2025ean Merina Gris, Gorka Urbizu, Izaki Gardenak eta Tatta & Denso igoko dira bertara.

Musika jarduerak osatzeko, Pradoko jotak, La Floridako dantzakUdal Musika Bandaren kontzertuak, Arka plazako berbenak eta hiri osoan ibiliko diren fanfarreak eta txarangak izango ditugu.

Aurten errepikatuko diren Andre Maria Zuriaren beste klasiko batzuk zoko arabiarra, bigantxak, barrakak eta Udal Antzoki Sarearen antzerki eskaintza izango dira. Aurten, "Querida Agatha Christie" eskainiko da Felix Petite antzokian, hilaren 5ean eta 6an. 

Zeledonen jaitsiera balkoitik jarraitzeko 50 pase bikoitzen zozketa

Gasteizko 100 lagunek balkoitik ikusi ahal izango dute Zeledonen Jaitsiera, 50 pase bikoitzen zozketari esker. Gaur, asteartean, 12:00etan irekiko da izena emateko epea, eta uztailaren 20an itxiko da, 23:59an. Izena emateko, 010 edo 945161100 telefono-zenbakietara deitu beharko da, webgunearen bidez egin, formulario hau betez, edo auto-tramitazio bulegoetan izena emanez. Zozketan parte hartzeko baldintzak adinez nagusia izatea eta herritarren udal txartela izatea dira, eta NAN bakoitzeko inskripzio bakarra onartuko da. Zozketa uztailaren 23an egingo da, eta egun horretan bertan jakinaraziko dira irabazleen izenak webgunean, sare sozialetan eta 010 telefono-zenbakira deituz.

 

 


Laburrean

Non