Debako Jaiak 2025: "Garbijai"

Deba 2025(e)ko Abuztuak 16
  • Debako Jaiak 2025: "Garbijai"

Debako 2025eko San Roke Jaien barne.

Bi garbitzaile, Galtzerditxo eta Kamixeto, plazan agertuko dira haien lanari ekiteko prest: arropa mordoa garbitu behar dute. Poz-pozik daude garbigailu handi bat estreinatuko dutelako eta honek lana erraztuko dielako, baina ezin izan dute garbitzeko daukaten arropa guztia garbigailuraino eraman… Eskerrak publikoak laguntzeko giza kate bat egingo duela!

Gero makina martxan jartzeko argibideak aurkitu beharko dituzte eta, hauei jarraiki, garbigailua martxan jarri. Gidaliburuak jolasak edota dantzak proposatuko ditu kapelekin, xaboiekin, eskuoihalekin, alfonbrekin, pintzekin baita galtzerdiekin ere primeran pasatzeko. Hau guztia garbiketa egitea baino dibertigarrioagoa izango da baina… bukatuko al dute noizbait haien egitekoa?


Laburrean

  • Mota Antzerkia (haurrentzat)
  • KonpainiaEidabe Ekimen Kulturalak
  • Data 2025(e)ko Abuztuak 16
  • Ordutegia18:00
  • LekuaSimon Berasaluze plaza
    Deba
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Deba

Non