Kultura Plazara 2025 (Zumardiaundia): BEA ASURMENDI + SUKENA

Tolosa 2025(e)ko Irailak 13
  • Kultura Plazara 2025 (Zumardiaundia): BEA ASURMENDI + SUKENA

Kultura Plazara 2025 (beste plazak) jaialdiaren barruan.

BEA ASURMENDI

Bea Asurmendi, Londresen bizi den artista euskalduna, Asteartea izeneko bere lan hunkigarria eta ausarta aurkeztera dator. Jazz garaikidea eta euskal eta iberiar musika herrikoien kutsuak uztartzen ditu diskoak, dolua, maitasun propioa, emakumeen ahalduntzea eta osasun mentalaren kontzientzia jorratzen dituen bidaia sonoro eta emozionala eskaintzen du.

Beak asteartero emakumeen zirkulu batean izandako esperientzia eraldatzailean oinarritzen dira abestiak. Bilkura hauetan, jainkosen mitologiaren bitartez, emozioei buruz hausnartu eta emakumeok egunerokotasunean bizi ditugun esperientziak partekatzen zituzten. Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez idatzitako hitzekin eta bere ahizpa Idoia, Judit Neddermann eta Jon Martin Etxebesteren kolaborazioekin, Beak erraietatik jaiotako unibertso intimo bat sortzen du, zeinetan inprobisazioa eta jazzaren harmonia lirika zintzoarekin elkargurutzatzen diren.

SUKENA

Sukena Oñati herrian jaiotako pop rock musika talde bat da. Bi ahizpak berrogeialdian zehar euren etxetik abiatu zuten proiektu hau, eta urteetan zehar proiektua eraldatuz joan da gaur egungo seikotea osatu arte.

Urte erdiko geldialdi bat egin ostean, 2025ean bira indartsu batekin dator taldea. Irudi aldaketa eman eta “Ahots hura” single-a estreinatu dute, bideoklip eta guzti. “Berriz ere” deituriko bira hau Euskal Herriko areto garrantzitsuenak zapalduz hasi dute ondoren beste hainbat jaialdi eta gune euskaldunetan ere muturra sartuz.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2025(e)ko Irailak 13
  • Ordutegia20:00 + 22:00
  • LekuaZumardiaundia
    Tolosa
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Tolosa

Non