"Eleberri Grafikoak"

Pamplona/Iruña 2025(e)ko Urriak 4
  • "Eleberri Grafikoak"

HITZEN MINTEGIA. IDAZKETA ETA ILUSTRAZIO TAILERRAK EUSKARAZ. Euskal Idazleen Elkartearen eskutik.

Kondestable jauregian. Irailak 20, urriak 4 eta 18. 10:00-13:30 (atsedenaldi batekin).

Iruñeko Udalak eta Euskal Idazleen Elkarteak hiru literatur tailer monografiko antolatu dituzte “Hitza eta irudia” lelopean. Zikloa irailaren 20tik urriaren 18ra egingo da. Hitzen Mintegiaren xede nagusia da egile berriek euskarazko literatura sor dezaten sustatzeko baliabideak eskaintzea. Baita idazleek elkar ezagutu eta prozesu eta dinamiken jabe egitea ere.

Izena aurrez aldetik eman behar dute interesdunek 010 telefonoan (948420100, Iruñetik kanpo edo mugikorretik deituz gero), irailaren 4tik irailaren 19ko 14:00ak arte. Izen-ematea hiru saioetarako izango da. 15 laguneko taldeak. Doan.

 

TAILERRAK

2/ Urriak 4: ELEBERRI GRAFIKOAK

Nola garatu istorioaren erritmoa irudia eta hitza erabilita? Nola sortu isiltasuna eleberri grafiko batean?
Tailer honek ariketa praktikoak ditu oinarri. Irudiaren eta hitzaren arteko menpekotasunari zukua ateratzen saiatuko gara! Ikusiko dugu zertan datzan nobela grafikoa, bere ezaugarriak eta aniztasuna. Ariketak egingo ditugu ahots propioaren bila: alde batetik ideia egituratzeko bideak (istorioaren garapena lantzeko moduak) eta bestetik erritmoa (irudiaren eta hitzaren arteko menpekotasuna zukutu istorio bat kontatzeko).

Yurre Ugarte, idazlea eta gidoilaria, Tolosan jaioa, Londresen bizi eta EHUn Kazetaritzan lizentziatu eta gero buruz behera egin zuen jauzi fikziora. Ordutik, idatzi ditu narrazio bildumak (Gasolindegian, Lilurabera), marrazki bizidunetako filmak, antzezlanak eta haur-gazteentzako liburuak. Halaber, hamaika telesailen sortzaile, gidoilari edota editore izan da telebista kate ezberdinetarako. Film laburrak ere zuzendu eta idatzitakoa da.

Komikigintza: bi nobela grafiko hauen ideiaren eta gidoiaren egilea da: Joana Maiz (Ed. Harriet, 2019) Joseba Larratxe/Joxevisky marrazkilariarekin elkarlanean; euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesezko edizioak, eta Iris XXII (Txalaparta, 2023), Julen Ribasen marrazkiekin; euskaraz eta gaztelaniaz. Gainera, Katu Hegoduna (Sauré, 2013) komikia Joseba Larratxeren marrazkiekin eta Xabiroi aldizkarirako istorio laburrak ere idatzi ditu, Alex Orbe, Joseba Larratxe eta Mai Egurza marrazkilariekin.

 


Laburrean

Non