Izaskun Fernández eta Julián Sáenz Lópezek sortu zuten El Patio Teatro, Logroñon, 2010ean. Eguneroko gauzen emozioetatik abiatzen diren istorioak kontatzeko premia du oinarri konpainiak. Istorio horiek aitzaki hartuta, lengoaia propio baten bilaketan murgildu dira, agertokien gainean kontatu ahal izateko. Gaur arte, konpainiak lau ikuskizun sortu ditu: A Mano, Hubo, Conservando memoria eta Entrañas. Horiek guztiek, estatu-mailako zein nazioarteko sariak jaso dituzte.
Sarrerak:
Prezioa: 15€ Kontsultatu deskontuak
Fitxa artistikoa: