Lucho gorra da, baina Jaimek asko du berari kontatzeko. Negua da, eta elkar ezagutu berri dute. Merkataritza-gune batean izan dute lehenbiziko “hartu-emana”, eta Madrilgo kaleetan barrena paseoan bukatu dute. Argi dago elkar gustuko dutela, eta Jaime gogor saiatzen da Luchok haren ezpainak deszifra ditzan. Luchok zeinu-hizkuntza irakatsiko dio Jaimeri, eta ohikoa bihurtuko da etxean. Hitzen eta zeinuen artean, ezinean maiteminduko dira, elkarren korazak arrakalatu bitartean. Bion munduak talkan daude. Hala, Jaimek Luchoren intimitate misteriotsua arakatuko du, haren ahizpa gorra barne.
Jaimek gero eta gehiago menderatuko du zeinu-hizkuntza, Luchok proposatutako ariketa praktikoei esker. “Harremana haustearen plantak egingo ditugu gaur, zeinu-hizkuntzarekin nola egin irakatsiko dizut”, proposatu dio. Baina, zer zeinu behar dira norbaiti bihotza apurtzeko? Agian hobe da sentimendu jakin batzuk adierazten ez ikastea, itxuraz perfektuak diren maitasun-istorioak kolokan ez jartzeko.
Funtzio irisgarria: Zeinu-hizkuntzan interpretatua eta azpitituluekin