Bilbao TX Fest 2025 - Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia

Bilbao 2025(e)ko azaroaren 15(e)tik 2025(e)ko azaroaren 23(e)ra
  • Bilbao TX Fest 2025 - Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia

Teatrino txiki honek, Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren ikurra denak, berriro altxatuko du oihala bere 44. edizioan. Bertan, Eguzkia eta Euria elkartuko dira eszenan—duela milaka urtetatik egiten duten moduan— eta haien dantza argitsuaren erdian, Ostadarra sortuko da.

Besarkada horretatik jaiotako Ostadar hori berdintasunaren ikur gisa altxatuko da, non kabituko garen pertsona, identitate, gorputz izateko modu, desiatzeko era, sortzeko forma guztiak.

Ostadarra osatzen duten ur tantak eszenaren, hau da bizitzaren, gainera eroriko dira, hazi modura. Eta haietatik txotxongiloak sortuko dira, landare goxo, samur eta ausartak bezala. Ez dago haien artean txikia izateagatik istorio bat kontatu ezin izango duenik, ezta handia izateagatik besteak isilaraziko dituenik. Euriak eta Eguzkiak zainduta haziko dira guztiak, hondakinetan berdea berpiztuz, bakearen eta lasaitasunaren itxaropena piztuz.

Txotxongiloak milaka koloretan loratuko dira: irudimenaren kolorea, umorearena, irreberentziarena, edertasunarena… Eszena hazi berriez beteko duten loreak dira, egurrezko, ehunezko eta harizko aktoreekin bizitzaz beteriko obrak sortzeko.

Haien artisau-xamurtasunetik bakeaz eta askatasunaz mintzatuko zaizkigu, eta gogoraraziko digute komunitatean soilik lor daitekeela mundu honek —gizateriak berak— gizatiarra izaten jarrai dezan behar duena. Aurten ezin dugu aipatu gabe utzi lau koloreak: beltza, zuriaren gainean eta berdea gorritik ernetzen. Kolore horiek hondamendi bihurtutako herri sarraskitu baten sinbolo dira, gurea ere baden eta gu haren parte garen herriarena. Hautsetatik altxatuko dugu, baita gizakiaren arrazoimenaren ikur bihurtuko, basakeria ororen aurka.

Aurten, munduko hainbat lekutatik etorritako 14 konpainiak 30 emanaldi eskainiko dituzte Bilboko auzoetako eta Bizkaiko herrietako aretoetan.

Baldin eta emanaldi bakoitza hazi bat bada, nahi dute egunotan jaialdi hau izan dadila leku bat non ahula distiratzen den, aniztasuna loratzen den, eta ezinezkoa —pixka bat bada ere— guregandik gertuago jartzen den, denok amesten dugun errealitate horretatik gertuago.


Laburrean

Non