Literaktum 2025: Ipuin Kontalarien XI. Maratoia

Donostia / San Sebastián 2025(e)ko Azaroak 22
  • Literaktum 2025: Ipuin Kontalarien XI. Maratoia
    Ilustrazioa: Jokin Mitxelena

2025eko Literaktum letren jaialdiaren barne.

Ipuin Kontalarien XI. Maratoian hainbat teknika eta baliabide erabiltzen dituzten haur eta helduentzako saio bereziak izango dira. Hona hemen programa:

11:00etan Ipuin kontaketa saioa. Oihana Etxegibel. 2-4 urte. 

  • Saiora errepertorio zabala eramango du Oihanak, eta bertan haurren adinari egokituta kanonikoak diren ipuinetatik abiatuz momentuan dagoen giro eta beharrei helduz, ipuin batzuk edo beste batzuk, tentuz eta zaintza handiz aukeratutakoak kontatuko ditu.

12:00etan Kamishibai. Ines Bengoa. 4-8 urte 

  • Ipuin japoniarrak kontatuko ditu Ines Bengoak. Antzinako eta gaur egungo ipuin japoniarrak tartekatuko ditu. Batzuk ikusi eta entzuteko dira; beste batzuek umeen parte hartzea eskatuko dute.

17:00etan. Bertoko eta urrutiko ipuinak. Nerea Ariznabarreta eta Mariano Hurtado. 8-14 urte.

  • Ipuin kontaketa musikatua. Errespetu eta umoretik kontatu eta kantatuko dituzten legenda hauetan amets harrapariak, arranoak, basamortuak, astoak, merkatariak, sugeak, sorginak eta galtzagorriak azalduko dira.

Horrez gain, 18:00etan 15 urtetik gorakoentzat Maider Alcelay eta Igor Salaren Hemen kemen narrazio saio musikatua izango da maratoiaren baitan.


Laburrean

Non