2025-2026ko Gabonak Gasteizen: egitaraua

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko azaroaren 28(e)tik 2026(e)ko urtarrilaren 6(e)ra
  • 2025-2026ko Gabonak Gasteizen: egitaraua

Abenduaren 24tik, hots, Olentzero eta Mari Domingi Gasteizera heltzen diren momentutik, urtarrilaren 5ean egiten den Errege Magoen desfilera arte, ikuskizunak, jaiotzak, harrerak, desfileak, kontzertuak... mota guztietako ekitaldiak izaten dira hirian.

Gabonetako planak Gasteizen

Gasteizek Gabonetako planik onenetako batzuk eskaintzen dizkizu, bai hirian bizi bazara, baita bertakoa izan gabe Gabonetako txango batean prestatzen bazaude ere. Ikuskizunen agendaz eta kabalgatez gain, jarraian aurkituko dituzu egun hauetan Gasteizen egin beharreko ezinbesteko gauzetako batzuk.

Floridako jaiotza

Tamaina errealeko jaiotza berezi hau Gasteizko Gabonetako atrakzio nabarmenetako bat da. Jaiotza osatzen duten 100 irudi baino gehiagoren artean paseatzera bazatoz, ohartuko zara zergatik esaten duten munduko jaiotzarik ederrena dela.

Floridako jaiotza

Horra! Olentzero eta Mari Domingiren basoa

Olentzero eta Mari Domingi abenduaren 24an etorriko dira Gasteizera, beren desfile ikusgarriarekin eta opariak ekarriz. Baina zein opari ekarri behar duten jakiteko, Zulueta jauregiko lorategietan jarri dute euren baserria. Ez ahaztu gutuna eramateaz!

Horra! Olentzero eta Mari Domingiren basoa

Haurrentzako Eguberrietako Parkea

Ondo pasatzeko, jarduera fisikoa egiteko, gustu guztietarako jolasak egiteko eta adrenalina pixka bat ere nahi baduzu, Haurrentzako Eguberrietako Parkea zure gunea da. 2025eko abenduaren 26tik 2026ko urtarrilaren 4ra egongo da zabalik.

Haurrentzako Eguberrietako Parkea

Kandelen gaua

Gabon-gauaren aurreko ostiralean zentzumenentzako opari bat da Erdi Aroko Almendrako kaleetan paseatzea, azken enkarguak egiten diren bitartean. Izan ere, gau magiko honetan 13.000 kandela baino gehiagok argiz eta giroz beteko dute alde zaharra.

Kandelen gaua

Gabonetako noria

Andre Maria Zuriaren plazak 30 metroko altuera duen noria hartuko du aurten lehen aldiz, eta gailurretik hiriaren ikuspegi ezezagun eta ikusgarriez gozatzeko aukera izango da. Esperientzia paregabea adin guztietako pertsonentzat.

Gabonetako noria eta beste atrakzio batzuk

Izotz-pista

Horra plan klasiko bat xarmaz betea: Gabonetako izotz-pistan patinatzea Floridako kioskoaren inguruan. Eta adrenalina apur bat nahi dutenentzat, proposamen onena txirristatik behera botatzea da, 30 metrotik gorako luzera baitu.

Izotz-pista eta txirrista

San Silvestre

San Silvestre lasterketa urtea agurtzeko modu dibertigarrienetako bat da. Milaka lagunek eman ohi dute izena urteko azken esprint horretan, eta horietatik asko mozorrotuta joaten dira. Kirola, festa eta elkartasuna, dena batean.

San Silvestre lasterketa

Tren turistikoa

Abenduan zehar eta urtarrilaren 5era arte, tren turistikoak Gasteizko Erdi Aroko hiriguneko eta Zabalguneko kaleak zeharkatuko ditu. Trena har ezazu eta ezagutu hiriaren xarmak ibilgailu guztiz elektriko eta jasangarri batean.

Tren turistikoa

Gabonetako agendan plan gehiago

Eta gogoan izan, plan horiez guztiez gain, Gasteizko Gabonetako Agendan askotariko programazioa aurkituko duzula: haurrentzako eta helduentzako ikuskizunak, kale animazioa abesbatza eta txarangen eskutik, gabonetako azokak eta, nola ez, Olentzero eta Mari Domingiren desfilea eta Erregeen Kabalgata.