Olentzero eta Mari Domingiren 2025eko Kalejira eta harrera

Bilbao 2025(e)ko abenduaren 23(e)tik 2025(e)ko abenduaren 24(e)ra
  • Olentzero eta Mari Domingiren 2025eko Kalejira eta harrera
  • Olentzero eta Mari Domingiren 2025eko Kalejira eta harrera

2025-2026ko Gabonetako egitaraua, Bilbon.

Olentzerorekin eta Mari Domingirekin hitzordua Gabon gauaren bezperan izango da, abenduaren 23an, asteartean, 17:30etik aurrera iritsiko baitira, Kalejira magikoarekin, Moyua plazatik Arriaga plazaraino. Galtzagorri Nagusia buru duen Galtzagorri-kuadrilla alaia ere ez da faltako, eta Bizkaiko hiriburura bisita egingo duten beste pertsonaia batzuk ere izango dira.

Lehendabizi, Carlton Hoteletik jendea agurtuko dute eta bukatzeko, Arriaga plazan musika-ikuskizuna egongo da. Gau horretan Antzokian atseden hartu eta indarberritu ondoren, asteazken goizean, hilak 24, haurrei harrera egingo diete. Harrera horretarako, ezinbestekoa izango da txartelak online erreserbatzea, abenduaren 22tik aurrera.

 

bilbao.eus

Laburrean

Non