DJ Symphonic ikuskizun bizi eta zirraragarria da, musika elektronikoaren, poparen eta hainbat belaunaldiren ereserki handien energia orkestra sinfoniko baten handitasunarekin uztartzen dituena. Esperientzia zirraragarri honetan, dantzalekuak, estadioak eta jaialdiak bete dituzten kantu arrakastatsuek dimentsio berri bat hartzen dute moldaketa sinfoniko ikusgarriei esker.
Programak azken hamarkadetako kantu enblematikoenetako batzuk biltzen ditu: Pont Aeri, Avicii, David Guetta, DJ Tiësto, Daft Punk eta Gigi D’Agostinoren musika elektronikotik hasi, eta Queen, Europe, Survivor, Coldplay eta Gloria Gaynorren klasiko ahaztezinetaraino. Horrez gain, dance musikaren historiari eskainitako medley-ak eta ikus-entzuleak kantatzera eta gozatzera gonbidatzen dituzten une festazaleak ere eskaintzen ditu, YMCA, Sarà Perché Ti Amo edo All I Want for Christmas Is You bezalako abesti ezagunekin.
DJ Symphonic erritmoz, emozioz eta nostalgiaz beteriko bidaia musikala da. Bertan, orkestraren indarrak gaur egungo arrakasta handiak ospakizun sinfoniko bihurtzen ditu, musika klasikoaren zaleak zein poparen eta musika elektronikoaren jarraitzaileak harritzeko gai den ikuskizun batean.