Alfi eta Fideo lagunak dira betidanik, baina ezin dira elkarrengandik desberdinagoak izan. Alfi publizista da, bananduta dago eta ia ikusten ez duen semea dauka, eta edozein afektibitate- konpromisotatik ihes egiten du, Alexa bere etxe adimendunetik izan ezik. Fideo, aldiz, psikiatra da, oso kontserbadorea ohitura eta maitasunetan, eta duela 25 urte baino gehiago dago ezkonduta lehenbiziko neska-lagunarekin. Emaztearengandik banandu eta handik gutxira, gau batean Fideo Alfi ikustera joango da, kontsolagarri bila. Azken honek, hura malenkoniatik eta depresiotik aldenduko duten emakumeak aurkezteko plan bat antolatuko du…