Literatura topaketa: "Idazteaz beste: literatura eta eszena"

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko Otsailak 11
  • Literatura topaketa: "Idazteaz beste: literatura eta eszena"

Gonbidatuak: Agurtzane Intxaurraga (antzerki eta zinema zuzendaria) eta Miren Gaztañaga (aktorea).

Beraien esperientziatik abiatuta, antzerki testuen idazketa eta eszenaratzea izango ditugu hizpide, eta baita literatura lanen antzerki zein zine egokitzapenak ere.

Idazteaz beste Mikel Ayerbek zuzendutako euskal literaturari buruzko elkarrizketa-saioetan datza.

Mikel Ayerbe Sudupe Literatura Konparatuan eta Literatur ikasketetan Doktorea eta EHUko irakaslea da, literatura-kritikaria eta literaturaren inguruko hainbat ekimenen partaidea, besteak beste. Baina horien guztien aurretik eta ondoren, irakurlea; irakurle porrokatua.


Laburrean

Non