"BESTE EGIPTO BATZUK: ALEXANDRIA ETA MUNDU GREKO-ERROMATARRA"

Irun 2026(e)ko otsailaren 16(e)tik 2026(e)ko maiatzaren 25(e)ra
  • "BESTE EGIPTO BATZUK: ALEXANDRIA ETA MUNDU GREKO-ERROMATARRA"

BESTE EGIPTO BATZUK: ALEXANDRIA ETA MUNDU GREKO-ERROMATARRA
 
Alexandria, Alexandro Handiak sortua, Egipto greko-erromatarraren bihotza izan zen: merkataritza- eta kultura-zentro garrantzitsua, non greziar, erromatar eta egiptoar kulturak Ptolomeotarren dinastiaren eta ondorengo erromatarren garaian elkartu ziren, artean, erlijioan, arkitekturan eta eguneroko bizitzan ikus daitekeen sinkretismo berezi bat sortuz. Hiria, gainera, Egipto erromatarraren aniztasuna ezagutzeko atea da; inperioaren probintziarik aberatsenetako bat izan zen, eta dokumentazio idatzi ugari eman du, papiroak, bere funtzionamendu instituzional eta administratiboa ez ezik, egitura sozial eta erlijioso konplexua ere ezagutzeko aukera ematen dutenak. Egipto greko-erromatarraren izaera multikulturala agerian geratu zen Egiptoko bizitza instituzional, ekonomiko, sozial eta erlijiosoaren arlo guztietan, eta horren ondorioz sortu zen ondare arkeologiko eta historiko oso aberatsa, gaur egunera arte iraun duena.

Irakaslea:
  • Elena Torregaray Pagola, doktorea, Antzinako Historian irakasle titularra (UPV/EHU).
IKASTAROAREN DATAK. Honako astelehenak:
  • OTSAILAREN 16a eta 23a
  • MARTXOAREN 2a, 9a eta 16a
  • APIRILAREN 27a,
  • MAIATZAREN 4a, 11a, 18a eta 25a
ORDUTEGIA AUKERAN
  • Goizeko txanda. 11:00-12:00
  • Arratsaldeko txanda: 18:00-19:00
Izen-emateak:

Laburrean

  • Mota Formakuntza
  • Data 2026(e)ko otsailaren 16(e)tik 2026(e)ko maiatzaren 25(e)ra
  • LekuaOiasso Erromatar Museoa
    Eskoleta, 1
    Irun
    Web
  • Zenbatekoa75 €
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Oiasso Erromatar Museoa, Irun

Non