2026ko Bilboko Zirkuituaren barne.
Bost antzezle, komedia asko, erritmo asko, abestiak eta musika zuzenean. Garai saminak bizi ditugu, gertaera eta berri lazgarriz beteak, eta barrearen laztanak behar ditugu. Eta horretara gatoz denok. Barreak, mesedez.
Doako gonbidapenak saioa egingo den Udaltegian bertan eskuratu ahal izango dira, saioa hasi baino ordubete lehenago (18:00etan), agortu arte. Gehienez, bi gonbidapen banatuko dira pertsona bakoitzeko.