"Paraleloak eta meridianoak. Iberdrola bilduma"

Bilbao 2026(e)ko apirilaren 29(e)tik 2026(e)ko abuztuaren 30(e)ra
  • "Paraleloak eta meridianoak. Iberdrola bilduma"
    Irudia: Tracey Emin. "The Last Great Adventure is You", 2014. Iberdrola Bilduma

2026an, konpainiaren 125. urteurrenaren ospakizunarekin batera, erakusketak Iberdrola Bildumako lanen aukeraketa zabala aurkeztuko du, arte moderno eta garaikideko hirurehun piezak baino gehiagok osatua.

Asmo bildumazale anbiziotsu hori eraikitzeko balio duten kontzeptu-koordenatuek gidatuko dute erakusketa-proiektua. Paraleloak atalak multzoaren bilakaera kronologikoa eta geografikoa adierazten du, XIX. mendearen amaierako Euskal Herriko arte-modernitatearen hastapenetatik eta 1950eko hamarkadatik aurrera abangoardiako artea garatu zenetik XXI. mendeko artearen horizonte berrien nazioarteko panoramaraino. Meridianoak atalak, berriz, bildumaren intereseko gai nagusiak aipatzen ditu, Argia, Natura eta Asmamenaren inguruko funtsezko hiru gai-multzorekin. Bildumaren azken kapitulu bat Bilborekin lotuta dago, Iberdrolaren sorrerako hiria baita, eta haren egoitza soziala hartzen duena, museoaren ondoko dorrean. Espazio horrek erakusketaren egoitza osagarri gisa funtzionatuko du.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2026(e)ko apirilaren 29(e)tik 2026(e)ko abuztuaren 30(e)ra
  • OrdutegiaAsteazkenetik astelehenera: 10:00-20:00. Asteartean itxita . Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1 eta 6an itxita. Abenduaren 24 eta 31n: 10:00-14:00
  • LekuaBilboko Arte Eder Museoa
    Museo Plaza, 2
    Bilbao
    Web
  • Sarrerak Erosi
  • Ikusi agenda Bilboko Arte Eder Museoa, Bilbao

Non