Musikaste 2026 - Euskal Musikaren Astea (egitaraua)

Errenteria 2026(e)ko maiatzaren 10(e)tik 2026(e)ko maiatzaren 17(e)ra
  • Musikaste 2026 - Euskal Musikaren Astea (egitaraua)

Errenteriako 2026ko Musikastea maiatzaren 10etik 17ra bitartean ospatuko da.

MUSIKASTE – Euskal Musikaren Asteak 54. edizioari egingo dio aurre 2026an, jaialdiaren helburuak betetzen jarraitzeko erronkari leial izanik. Erronka horren adibide dira sortzaile eta interpreteei laguntzea, haien musikaren aurkikuntza eta egungo konpositoreei laguntzea.

MUSIKASTEk maiatzaren 10ean hasiko du aurtengo edizioa, erlijio musikari eskainitako kontzertuarekin. Kontzertu hau Heinrich Walther organista alemaniarraren eskutik entzun ahal izango dugu. Honek Juan Crisóstomo de Arriaga eta José María Usandizagaren organorako bi obren transkripzioa aurkeztuko du, eta Errenteriako Andra Mari Abesbatzarekin batera, Tomás Garbizuren Misa Benedicta-ren hiru zati ere eskainiko ditu. Ondoren, Txistu kontzertua izango dugu Jerman Intxausti, Raimundo Sarriegi, Javier Busto eta Ricardo Sabadieren obren interpretazioarekin, Errenteriako Udal Txistulari Taldearen eskutik, Karnaba Otxotea, Ereintza Dantza Taldea eta Xenpelar Bertso Eskolarekin batera. Eguna amaitzeko, Errenteriako Musika Bandaren kontzertua izango da, Juan Crisóstomo de Arriaga, Jesús Guridi, Pedro Alberdi eta Ricardo Sabadieren lanei eskainia.

Hurrengo astean murgilduta, hilaren 12 eta 13ko kontzertu didaktikoak nabarmendu behar dira, Zaria Koru Eskolaren eskutik, Imanol Elizasu zuzendariak gidatuta. Soinu bidaia batean murgilduko gaitu, estilo eta garai ezberdinetan zehar, ahotsa protagonista izanik.

Asteartean, hilak 12, herri musikak hartuko du lekukoa, Joseba Tapiaren Hauspoa, Errenteriako Arte Eskolak eta Iparraldeko Kontserbatorioak elkarlanean egindako proiektuarekin. Bertan, bi ikastetxeetako ikasleek Josebaren errepertorioari buruz egindako lana erakutsiko dute, talde txikitan berrinterpretatuz.

Hilaren 13an musika garaikidea ere izango da protagonista Sonografia Irudipenak izeneko ikuskizunarekin. Garazi Navas eta Manu Gaigne buru direla, Euskal Herriko hainbat lekutako iraganeko eta egungo audio eta bideo grabazioak erabiliko dira, soinu espazio horien bilakaera kontuan hartuta, pieza propioak sortzeko helburuarekin.

Ostegunean, hilak 14, Akelarre: marearen kontra izeneko dokumentala proiektatuko da Niessen Zinemetan, euskal talde berezienetako baten ibilbidearen bidaia emozional eta musikala proposatzen duena. Ostiralean, ohi bezala, koru musikari eskainitako kontzertua izango da, eta Euskal Herri osotik etorritako taldeek hartuko dute parte. San Fermin Abesbatza (Zizur Txikia, Nafarroa), Nurat Gazte Abesbatza (Gasteiz), Ondarreta Abesbatza (Getxo, Bizkaia) eta Zaria Koru Eskola (Errenteria, Gipuzkoa) izango dira, besteak beste, Fermín Iriarte, Lorenzo Ondarra, Franciso Ibañez Irribarria, José Antonio de Donostia eta Josu Elberdinen obrak interpretatuko dituztenak.

Amaitzeko, hilaren 16ko kontzertu sinfoniko-koralak itxiko du aurtengo edizioa. Euskadiko Orkestrak, Ana Otxoa Pando sopranoak eta Andra Mari Abesbatzak, Pablo Urbinaren zuzendaritzapean, Juan Crisóstomo de Arriagaren eta Ricardo Sabadieren (heriotzaren bigarren mendeurrena eta jaiotzaren mendeurrena ospatzen ditugu, hurrenez hurren), Zuriñe F. Gerenabarrena, Tomás Aragüés eta Maurice Ravelen obrak biltzen dituen programa heterogeneoa emango dute ezagutzera.

EGITARUA:

Maiatzak 10:

Maiatzak 12:

Maiatzak 13: 

Maiatzak 14: 

Maiatzak 15:

Maiatzak 16:

eresbil.eus

Laburrean

Non