Umore Azoka Leioa 2026: egitaraua

Leioa 2026(e)ko maiatzaren 14(e)tik 2026(e)ko maiatzaren 17(e)ra
  • Umore Azoka Leioa 2026: egitaraua

Leioako 2026ko Umore Azokak berriro ere udalerria hiri-agertoki bihurtuko du maiatzaren 14tik 17ra, Euskadiko kultura-egutegiko hitzordu nagusietako bat bihurtuta. Lau egunez, udalerria antzerki, dantza, zirku eta musikako 100 ikuskizunez beteko da, 600 proposamen artean hautatuak, 45 konpainiaren eskutik. Edizio honetan 17 euskal konpainiak hartuko dute parte, Estatuko gainerako lurraldeetatik etorritako 22k eta nazioarteko 6k, Frantzia, Italia, Lituania edo Argentina bezalako herrialdeetatik, jaialdiaren aniztasun eta irekitasun izaera indartuz, bai ikuspegi artistikoan bai jatorri geografikoan.

ANIZTASUNA, SORKUNTZA GARAIKIDEA ETA PROGRAMAZIO BIZIA

Programak ia 100 ikuskizun izango ditu, publiko guztientzako proposamen eta formatu anitzekin. Edizio hau bereziki nabarmenduko da sorkuntza garaikidearen aldeko apustuagatik: parte hartuko duten 45 konpainietatik 30 baino gehiagok beren lanak lehen aldiz aurkeztuko dituzte Euskadin, eta horien artean 25 estreinaldi absolutu izango dira, Umore Azokaren paper artistikoaren abiarazte-plataforma izaera indartuz.

Umorearen presentzia izango da jaialdiaren ardatz nagusietako bat. Horren adibide da “LA LLEGADA”, Koilara Teatroren proposamena, non bi irrati esatarik umorezko tonu batean estralurtarren etorria Lurrera kontatzen dute. Ironia, erritmoa eta publikoarekiko gertutasuna uztartuz.

Nabarmentzekoa da, halaber, “ALBOROTO” Truca Circusen eskutik, flamenkoa eta zirkua uztartzen dituen ikuskizun dinamiko eta parte-hartzailea, aniztasuna, energia, erritmo eta umorea aldarrikatzen duena.

Ildo berean, “DOES” Barlou konpainia katalanaren eskutik umoretik abiatuta hutsune emozionalak edo gizarte-itxaropenak lantzen dituzte urtebetetze ospakizun baten bidez egoera absurdu baina denontzat ezaguna.

Familientzako publikoari begira, Tombs Creatusen “LILLIPUT” nabarmentzen da, jolasera eta mundu txiki baten esploraziora gonbidatzen duen instalazio parte-hartzailea. Halaber, “LA CARAVANA DEL DR. MASTERFIL” (Cia Eudald Ferré & Cia Passabarret), 50eko hamarkadako ferietako iruditerian inspiratutako mikroantzerkiko espazio bihurtuko den karabana bat.

Umore Azoka hausnarketa sozialerako espazio ere izango da “BUENAS NOCHES, EUROPA” , Animasurren bezalako lanekin, gerra eta migrazioa ikuspegi kritiko batetik lantzen dituena, edo Alas Circo Teatroren “CATEURA” , zirkua eta mugimenduaren bidez hondakinen eragina eta jasangarritasuna aztertzen dituena.

Horiez gain, aniztasuna, identitatea eta bizikidetza jorratzen dituzten proposamenak ere izango dira, hala nola, Colectivo Murren “ÚNICS” , zirkua eta antzerki bisuala uztartzen dituen lana, berezitasunaren eta bakarra izatearen edertasunari buruz hausnartzen duena. Mugimenduaren, txotxongiloen eta zuzeneko musikaren bidez, aniztasuna indar kolektibo gisa ulertzera gonbidatzen du. Eszenan, bururik gabeko bi izakik publikoarekin elkarreraginean jarduten dute, umorea eta samurtasuna uztartuz.

Bestalde, Ertza konpainiaren “UN’WE” 2022an ere parte hartu zuena, Euskadi eta Mozambikeren arteko hibridoa da. Globalizatutako baina gero eta desberdintasun sakonagoek zeharkatutako mundu bati buruz hausnartzen du. Ikuskizunak elkar ulertu gabe bizikidetzen diren bi errealitate aurkezten ditu, nahiz eta sistema bereko parte izan.

IRISGARRITASUNA, EUSKARA ETA PERTSONA GUZTIENTZAKO ESPERIENTZIA

Umore Azokak irisgarritasunarekiko konpromisoa indartzen jarraitzen du, pertsona guztien parte-hartzea bermatzeko neurri zehatzak txertatuz. Edizio honetan, aniztasun funtzionala duten pertsonentzako eremu seinalizatuak izango dira, eta entzumen-sentsibilitatea duten haurrentzako kasko egokituak eskainiko dira familia-ikuskizunetan.

Halaber, ikus-irisgarritasuna ere landu da, kartel eta euskarri grafikoetan irizpide egokituak aplikatuz, ONCEk ikusmen baxua duten pertsonentzat emandako gomendioak jarraituz.

Jaialdiak euskara sustatzeko apustua ere indartuko du, bai eszenan bai esparru profesionaletan erabilera errazteko ekimenekin, zuzeneko itzulpen sistemak eta laguntza-materialak barne, hala nola hiztegi txiki bat konpainientzat, euskara oinarrizko hitz eta esaldi errazekin.

HIRI OSORA HEDAZTEN DEN JAIALDIA

Jaialdia 27 agertoki-esparrutan garatuko da, eta udalerriko hainbat gunetan zehar egongo diren 2 ibilbide ibiltarirekin , Leioa agertoki ireki eta irisgarria bihurtuz.

Aurten, gainera, esperientzia inoiz baino errazago jarraitzeko modukoa izango da: programak Kultur Leioa hartuko du erreferentzia puntu gisa, ikuskizun bakoitzean espazioa non dagoen eta iristeko zenbat denbora behar den adieraziz. Horrela, egun osoa ibilbide kultural pertsonalizatu bihurtuko da.

Gainera, maiatzaren 16an eta 17an, Fotograma Creació Visual konpainiak “THE BIKE CLICKBOX” martxan jarriko du, triziklo formatuan ibiliko den fotomatoi ibiltaria. Publikoarengana hurbilduko da eta ospakizunaren parte aktibo bihurtuko da. Bertan, argazki-tira inprimatua, posta elektronikoz bidalitako GIF digitala eta eszenako arte eta umorearekin lotutako atrezzo pakete bat eskuratu ahal izango dira, Umore Azokako edizio honen oroitzapen pertsonalizatuak sortzeko.

UMORE AZOKA, SEKTOREAREN TOPAGUNEA

Umore Azokak 300 profesional baino gehiago elkartuko ditu berriz ere, kale-arteen sektorearen barruan topagune, truke eta aukera sortzeko espazio gisa sendotuz.
Topaketa profesionaletan zuzeneko itzulpen sistemak erabiliko dira, nazioarteko parte-hartzea erraztuz eta jaialdiaren izaera ireki eta globala indartuz.

UMORE AUZOKA, ATARIKO GISA

Gainera, jaialdiaren atariko gisa, Umore Azoka hirigunetik harago zabalduko da Umore AUzokaren bidez. Ekimen honek kaleko arteak Leioako auzoetara eramango ditu, maiatzaren 8an, 10ean, 13an, 22an eta 24an programatutako bost proposamenen bitartez.

Hedapen honek kultura eta espazio publikoaren arteko lotura indartzen du, publiko guztientzako ikuskizunekin: MALABARIAN ON THE ROX, Fernando Malabarian eta Roxi Katcheroffen eskutik, zirku klasikoko teknikak umorearekin eta inprobisazioarekin uztartzen dituena; KINEMATOS, manoAmano konpainiaren eskutik, zehaztasuna, arriskua eta komedia uztartzen dituen aireko akrobazia proposamena; ABSURD, Circ Vermut taldearena, diziplina ezberdinak eta umorezko egoerak nahasten dituen kaleko erritmodun zirku ikuskizuna; eta EL JUEGO DE LA BOCA, El Mono Habitado konpainiarena, joko-taula batean oinarritutako ikuskizun parte-hartzailea, non publikoak zoriaren bidez erabakitzen duen emanaldia nola garatuko den, saio bakoitzean ibilbide desberdina sortuz.

BEGITXU ETA 500. URTEURRENA AZOKAN

Umore Azoka udalerriaren nortasuna ospatzeko espazio ere izango da. Begitxu presente izango da Leioaren 500. urteurrena dela eta, eta oroitzapenezko kamisetak saltzeko puntua ere bihurtuko da.

Keinu honek kultur ospakizuna udalerriaren historia partekatuarekin lotzen du, eta jaialdiaren eta leioaztarren arteko lotura indartzen du.

leioa.net

Laburrean

Non