"Goya beltza, Motherwell beltza"

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko maiatzaren 16(e)tik 2026(e)ko irailaren 27(e)ra
  • "Goya beltza, Motherwell beltza"
    "Con razón o sin ella (Los desastres de la guerra, 2)", Francisco de Goya / STM

San Telmo Museoak bere azken eskurapenetako bat aurkezten du erakusketa honetan, Los desastres de la guerra (1810-1820) seriea, Francisco de Goyarena. Pintoreak Napoleonen inbasioaren aurkako Independentzia Gerrako gertakari historikoei eskaini zien estanpa multzo honek esparru historikoa gainditzen du. Irudi hauek bizirik diraute bere garaiko hondamendietan ez ezik, XX. eta XXI. mendekoetan ere. Data seinalatuetatik haratago, irudiok Goyak Historiaren auzitegian aurkezten dituen indarkeria garaikidearen forma sintomatikoak irudikatzen dituzte.

Obra honekin, Goyak modernotasun bisual bat inauguratzen du, hainbat baliabideren bidez adierazten duena: ikusten dugunaren lekuko egiten gaituen begiratzeko modu bat asmatzen du, heroismoaren epika desmuntatzen du, eta izenik gabeko biktimen gaineko ankerkeria irrazional eta itsua baino ez du erakusten.

Goyaren saileko eszena narratibo eta esplizituekin elkarrizketan, Robert Motherwell margolari espresionista estatubatuarraren mihise abstraktu eta beltza dago: Iberia (1958). Hondamendien kontrapuntua da: indarkeriatik oihartzun emozionalera, figurazio gordinetik sintesi abstraktura, garrasitik isiltasun absolutura.

Motherwellek hainbat arlotan antzekotasunak partekatzen ditu Goyarekin: keinu bortitzak, esperimentazioaren ausardia, iluntasuna nagusi den paleta, irudien indar etikoarekiko fedea. Iberiak ondorio emozional gisa jokatzen du, dolu ekintza gisa, Goyaren Los desastresen oihartzun transzendente eta erabat abstraktu gisa.

Antolaketa eta ekoizpena: San Telmo Museoa

Komisarioa: María Bolaños

Irudia: Con razón o sin razón, F. Goya

Bisita gidatuak

  • Maiatzaren 23tik aurrera
  • Astearteetan 10:30 (cas) + 18:00 (eus) | larunbatetan, 10:30 (eus) + 18:00 (cas)
  • Bisita doakoa da (beharrezkoa da web bidez lekua erreserbatzea), baina museoko sarrera erosi behar da. Erreserbak maiatzaren 15etik aurrera
  • Bisita egiteko gutxinez 2 laguneko taldea osatu behar da.

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2026(e)ko maiatzaren 16(e)tik 2026(e)ko irailaren 27(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik igandera 10:00 - 20:00
  • LekuaSan Telmo Museoa
    Zuloaga Enparantza, 1
    Donostia / San Sebastián
    Web
  • Zenbatekoa4 / 10 €
  • Sarrerak Erosi
  • Ikusi agenda San Telmo Museoa, Donostia / San Sebastián

Non