Literaturaz berbetan: "Rosa Parks: nire istorioa"

Larrabetzu 2026(e)ko Azaroak 19
  • Literaturaz berbetan: "Rosa Parks: nire istorioa"

Amaia Astobizak itzulitako Rosa Parks: nire istorioa liburuari buruzko solasaldia.

Sinopsia: 

1955eko abenduaren 1ean, Montgomeryko (Alabama) autobus batean zihoala, Rosa Parksek uko egin zion bere aulkia gizon zuri bati uzteari. Autobus-gidariak poliziari deitu zion, eta Parks atxilotu, epaitu eta zigortu egin zuten. Montgomeryko beltzek boikota egin zioten autobus-zerbitzuari urtebetez, epaitegiek segregazioa legez kanpo utzi zuten arte. Gertakizun hark egin zuen Rosa Parks ezagun AEBn eta mundu osoan. Baina nor da Rosa Parks? Nola iritsi zen eskubide zibilen aldeko mugimendura? Norekin batera borrokatzen zen? Arrazakeriaren aurka jarduteaz gain, zer beste borrokatan ibili zen?


Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2026(e)ko Azaroak 19
  • Ordutegia19:00
  • LekuaGoikointxurreta aretoa
    Larrabetzu
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Larrabetzu

Non