Getxophoto 2026: "ABZGRAM", Karolina Wojtasen erakusketa

Getxo 2026(e)ko maiatzaren 28(e)tik 2026(e)ko ekainaren 21(e)ra
  • Getxophoto 2026: "ABZGRAM", Karolina Wojtasen erakusketa

2026ko Getxophoto jaialdiaren barne.

Eskola berrasieratzea gure garaiko gainditu gabeko irakasgaietako bat da, eta, agian, zailenetako bat. Karolina Wojtasen Abzgram proiektuak (artistak asmatutako zentzurik gabeko hitza da, letren ordena aldatzean bazgram bihurtzen dena, polonieraz zirriborratzea edo asmorik gabe marraztea esan nahi duena) Poloniako hezkuntza-sistemaren zurruntasuna eta egilearen haurtzaroko esperientziak ditu abiapuntu. Bere burua “konfinatuta” gogoratzen du, bere sormenaren garapena mugatu zioten eta artetzat har zitekeenaren ideia oso estua ezarri zioten jokabide arau ia militar artean. Kolore saturatuekin eta konposizio deliranteekin, Abzgram-ek diziplina zorrotz horri errebantxa bisual batekin erantzuten dio, eskola desberdin bat nolakoa izango litzatekeen irudikatzen duena. Irudimena, dibertimendua, umorea eta adierazpen-gaitasunen garapena sustatuko lituzkeen eskola, ikaskuntza esperimentazio pertsonaleko prozesutzat hartuko lukeena eta hezkuntza benetan beharrezkoa den edo ezagutza eskuratzeko eta praktikan jartzeko beste modu batzuk asmatu ezin diren galdetuko lukeena.

1996an Polonian jaioa, Karolina Wojtas Lodzeko Zinema Eskolan eta Txekiar Errepublikako Institute of Creative Photography-n graduatu zen. 2019ko udan, bere museo propioa inauguratu zuen bere jaioterrian, Polonian. Wojtasek erakusketa indibidual eta kolektibo ugaritan erakutsi ditu bere lanak, bai bere sorterrian bertan zein nazioartean, esaterako, Foam Amsterdam (2021), Noorderlicht Nazioarteko Argazki Jaialdia (2020), Naga Galeria Varsovian (2020) edota Bratislavako Argazkiaren Hilabetean (2019). Bere lanagatik jasotako sarien eta aintzatespenen artean, hauxek dira aipagarriak: EMoP Arendt 2023 sarirako izendapena, reGener- ation 4: The Challenges of Photography and its Museum for Tomorrow sarirako izendapena Musée de l’Elyséen, aipamen berezia Plat(f)orm 2020an Fotomuseum Winterthurren, C/O Berlin Award saria (2022), ING Unseen Talent Award saria (2019) eta Tiff Open saria (2018) Tiff Festival Wroclaw jaian.Bere lana The Guardian, Internazionale, The British Journal of Photography, Lampoon Magazine, L ‘uomo Vogue, Superpaper, Tampon – Ordinary Magazine, Causette eta Das Magazin Switzerland aldizkarietan atgitaratua izan da.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2026(e)ko maiatzaren 28(e)tik 2026(e)ko ekainaren 21(e)ra
  • LekuaZubiri Etxea (Basagoiti 61, Algorta)
    Getxo
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Getxo

Non