Getxophoto 2026: egitaraua

Getxo 2026(e)ko maiatzaren 28(e)tik 2026(e)ko ekainaren 21(e)ra
  • Getxophoto 2026: egitaraua

Getxophoto Nazioarteko Irudi Jaialdiak bere 20. urteurrena ospatuko du maiatzaren 28tik ekainaren 21era udalerriko espazio publikoko hainbat agertokitan. Maria PTQK ikertzaile eta kultur kudeatzaile bilbotarrak azken aldiz komisariatuko du, eta "RESET" izango du ildo nagusia, "sistema berrabiaraztera, gure burua birpentsatzera eta energia berrituarekin proiektatzera gonbidatzen gaituen tekla". Proposamen hau aurreko urteetan "PAUSA", "PLAY" eta "REC" botoiak sakatu ondoren dator.

Aurten 23 erakusketa programatu dira, gehienak aire zabalean; izan ere, Getxophotoren ezaugarria da espazio publikoaren defentsa erradikala, elkartzeko, elkarrenganako aitortzarako eta esperimentatzeko, jolasteko eta ospatzeko eremu gisa. Jaialdiaren bi leku nagusiak hauek izango dira: Punta Begoña Galeriak, sei erakusketa antolatuko baitira bertan; eta Algortako Merkatua, Sirenoari eskainitako photocall oso berezi bat eta jaialdiaren artxibo digital historikoari buruzko instalazio handi bat hartuko ditu, 20 urte hauetan jaialdian parte hartu duten ia 400 artisten lana biltzen duena, haien biografiekin eta instalazioei buruzko informazioarekin.

Gainera, aurten jarduera-programa oso bat diseinatu da, besteak beste, bisita gidatuak, "Encerrona 13" elkarrizketa-programa, Batzar Nagusi bat (aurreko komisarioekin eta parte hartzen duen publikoarekin topaketa), musika playlist bat, film kanal bat edo baso-azpiko ibilbidea.

ERAKUSKETAK:

  1. Alejandro Acín — El último lunes
  2. Chloé Azzopardi — Non Technological Devices
  3. Cristina de Middel — Snap Fingers and Whistle
  4. Dorian Tutuianu — El espejo mío
  5. Eugenia Maximova — Destination Eternity
  6. Frederic Aranda — The Haircut
  7. Getxophoto artxiboa — Inventarium
  8. Gohar Dashti — Home
  9. Jan Richard Heinicke — Radiant Grounds
  10. Judith Melsió — 20 urte
  11. Julieta Gil — Nuestra Victoria
  12. Karolina Wojtas — Abzgram
  13. Lisa Barnard — The Canary and the Hammer
  14. Mark Formanek — Standard Time
  15. Mohamed Hassan — Our Hidden Room
  16. Mohammad Rakibul — The Blue Fig
  17. Philip Kwame Apagya — No Place Like Home
  18. Shahram Saadat — The Whale
  19. Simon Weckert — The Republic of Null Island
  20. Tamara Janes — Copyright Swap
  21. Yao Lu — New Landscapes
  22. Yunping Li — ¿¿ (huí jia)
  23. Yuxing Chen — The Oriental Scene
getxo.eus

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2026(e)ko maiatzaren 28(e)tik 2026(e)ko ekainaren 21(e)ra
  • LekuaGetxo
  • Ikusi agenda Getxo

Non