Getxophoto 2026: "INVENTARIUM", Archivo Getxophotoren erakusketa

Getxo 2026(e)ko maiatzaren 28(e)tik 2026(e)ko ekainaren 21(e)ra
  • Getxophoto 2026: "INVENTARIUM", Archivo Getxophotoren erakusketa

2026ko Getxophoto jaialdiaren barne.

Hogei edizio, bakoitza gai bati eskainia: zahartzarotik edo gerratik, bidaien emozioraino, edo Asiako eszenaren eferbeszentziaraino. Sei komisario, pertsonalitate eta gustu desberdinetakoak; batzuk argazkigintzatik hurbilago, eta beste batzuk beste diziplina artistiko batzuen mugetan kokatuak. Mundu osoko 350 artista baino gehiago, eta beste hainbeste erakusketa euskarri eta leku ugaritan: itsas gaineko puzgarrietan edo zabor-poltsetan, horma ezkutuetan edo metro-geltokietan, monumentu historikoetan, fatxada enblematikoetan edo espazio herrikoietan. Hogei urte hauek ospatzeko, Getxophotoko artxibo erraldoi eta anitza irekiko dugu: kartelak, katalogoak eta liburuxkak nortasun grafikoekin, backstage-aren eta lan-prozesuen irudiak, lantaldetik igaro diren pertsona ugarien eta Jaialdiko lagun-komunitate ordainezina osatzen dutenen argazkiak, Getxophotoren familia txiki handia… Gure artxiboa berreskuratuko dugu kultur proiektu independente, kolektibo eta lurraldeko baten memoria partekatzeko, eta, batez ere, bide partekatua eskertzeko.

Ordutegia:

  • Astelehenetik larunbatera 9:00–14:00
  • Asteazkenetik larunbatera 17:30–20:30

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2026(e)ko maiatzaren 28(e)tik 2026(e)ko ekainaren 21(e)ra
  • LekuaMercado de Algorta (Torrene, 4)
    Getxo
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Getxo

Non