Getxophoto 2026: "New Landscapes", Yao Luren erakusketa

Getxo 2026(e)ko maiatzaren 28(e)tik 2026(e)ko ekainaren 21(e)ra
  • Getxophoto 2026: "New Landscapes", Yao Luren erakusketa

2026ko Getxophoto jaialdiaren barne.

Asiako argazkigintzari dedikatu zitzaion Getxophotoren 2009ko ediziotik berreskuratzen dugun lan honek, gaurkotasuna galtzetik urruti, azken hamarkadetan lurraldeak jasan duen eraldaketa-fenomeno handienetako bati erreferentzia egiten dio. Urbanizazio-prozesu azkar batean sartuta, non hiri osoak asteetan altxatzen diren, Txinak abiadura berean egin behar dio aurre bere paisaia tradizionalen galerari, ekologia- eta ingurumen-kostu handiarekin. New Landscapes (Paisaia berriak) lanean, Yao Luk hondakin-mendiak erakusten ditu, Txinako pintura tradizionalaren irudi bukolikoak balira bezala, zuhaitz delikatuekin, ontzi rustikoekin eta lanbroak estalitako muinoekin. “Txina etengabeko eraikuntzan dago, gauza asko desagertu dira eta desagertzen jarraitzen dute”, dio Yao Luk. “Argazkiak iraganera bidaiatzeko balio digu, baina baita ikusten duguna berriz mihiztatzeko eta ilusioak fabrikatzeko ere. Lan hauetan ikusten diren irudiak, aldi berean, egiazkoak eta fikziozkoak dira”.

1967an Pekinen, Txinan jaioa, Yao Luk Arte Ederren Akademia Zentralean (CAFA) ikasi zuen, eta gaur egun irakasle elkartu gisa dabil bertan. Arte Bisualetan masterra egin zuen Brisbaneko Griffith Unibertsitateko Queensland College of Art-en, Australian. 2008an Paris Photoko Argazki Garaikideko BMW Saria irabazi zuen eta hurrengo urtean Pictet Sari ospetsua irabazteko aurrehautatua izan zen. Yao Luk erakusketa eta jaialdi ugaritan parte hartu du, besteak beste, San Diegoko Museum of Photographic Art (Estatu Batuak), Londresko Royal Academy of Art edota Houstongo Fotofest Internationalean. Space and Transportation multimedia-artearen erakusketan Grazen (Austria) eta Paris Photo-n (Frantzia) ikusi ahal izan zen. Haren lana Ekialdeko erakunde garrantzitsuetan erakutsi da, hala nola Istanbulgo Arte Modernoaren Museoan (Turkia), Pekingo Arte Ederren Museo Nazionalean (Txina), Pekingo A9 Arte Galerian (Txina), Daeguko Argazki Bienalean (Hego Korea), Lianzhouko Nazioarteko Argazki Jaialdian (Txina), Made In China, Argazki Jaialdian Lodzen (Polonia) eta Pingyaoko Nazioarteko Argazki Jaialdian (Txina).

 


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2026(e)ko maiatzaren 28(e)tik 2026(e)ko ekainaren 21(e)ra
  • LekuaEreagako Lorategiak
    Getxo
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Getxo

Non