ROCK ON TOP 2026 - Rockumentala: "BUNCH OF KUNST. A FILM ABOUT SLEAFORD MODS"

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko Ekainak 3
  • ROCK ON TOP 2026 - Rockumentala: "BUNCH OF KUNST. A FILM ABOUT SLEAFORD MODS"

ROCK ON TOP 2026 - Rockumentalen zikloaren barne.

Proiekzioa jatorrizko bertsioan gaztelerazko azpidatziekin

Zuzendaritza: Christine Franz. 2017. Alemania. 103 min.

2017ko Q Awards-en saritutako film honek Sleaford Mods bikotearen ibilbide gorakorra dokumentatzen du, Nottingham-eko jatorri xumetik hasi eta gaur egungo musikaren ahots kritikoenetako bat bihurtu arte.

Jason Williamson eta Andrew Fearn ardatz hartuta, filmak birako irudiak, elkarrizketak eta eguneroko uneak uztartzen ditu, eta haien estilo gordina islatzen du, prekaritatea, politika eta Ingalaterra garaikideko bizitza lantzen dituzten letra zorrotzek markatua. Dokumental musikala baino gehiago, industriaren arauak zalantzan jartzen dituen eta benetakotasunetik publikoarekin konektatzen duen banda baten erretratua da.

Dokumentalaren aurkezpena: Helena González (Zinhezba)

  • Gonbidapenak eskatzeko datak: Noiztik: 2026/05/20 00:00 Noiz arte: 2026/06/03 19:00
  • Zure gonbidapena 945 161 830 telefonora deituz ere eska dezakezu, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 21:00etara

Gainera, Rock on Top-en bosgarren edizio honetan, dokumentalak ikustera hurbiltzen diren pertsonek bi esperientzia bikoitz irabazi ahal dute zozketa bidez. Esperientzia bakoitzak tour backstage barne hartzen du, bata eikainaren 19rako (ostirala) eta bestea 20rako (larunbata), Azkena Rock Festivalen. Gasteizko Mendizabaleko gune ikonikoan sartzera eta egun horretako programatutako taldeekin gozatzera gonbidatzen zaitugu.

Dokumental-zikloaren azken emanaldia amaitutakoan egingo da zozketa, No somos nada, dokumentalaren ondoren, hain zuzen ere, ekainaren 17an, Montehermoso Kulturuneko Ortuño aretoan.


Laburrean

  • Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
  • Data 2026(e)ko Ekainak 3
  • Ordutegia19:00-20:45 (gutxi gorabehera)
  • LekuaMontehermoso Kulturunea
    Fray Zacarías Martínez, 2
    Vitoria-Gasteiz
    Web
  • ZenbatekoaDoan (gonbidapenarekin)
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaIngelesa
  • AzpitituluakGaztelania
  • Ikusi agenda Montehermoso Kulturunea, Vitoria-Gasteiz

Non