Eztena jaialdia 2026: egitaraua

Errenteria 2026(e)ko ekainaren 5(e)tik 2026(e)ko ekainaren 7(e)ra
  • Eztena jaialdia 2026: egitaraua

Eztena jaialdiak bere 18. edizioa ospatuko du ekainaren 5etik 7ra, Errenterian. Aurten, jaialdiak ahotsaren eta polifoniaren mugak arakatuko ditu herriko kale zein aretoetan, ohiko konbentzioetatik kanpoko diziplina anitzeko emanaldiak eskainiz. Eztenako lantaldeak eta Zizt! Kultur elkarteak antolatu dute aurtengo edizioa, Errenteriako Udalaren laguntzarekin.

Jaialdiaren asteburu nagusian, ekainaren 5etik 7ra, entzute handiko sortzaileek ahotsaren dimentsio performatiboa arakatuko dute, dantza, musika eta antzerki emanaldiekin. Jaialdiaren egitarauak Macarena Recuerda, Maria Ibarretxe, Nazario Diaz, Peru Galbete eta Andrea Berbois, TARTAR kolektiboa eta Victoria Aime sortzaileen piezak hartuko ditu. Informazio guztia jaialdiaren webgunean ikus daiteke, eta bertan daude, baita ere, sarrerak salgai.

Bestalde, arte eszenikoetan formakuntza eskaintzea da Eztena jaialdiko bereizgarrietako bat. Aurten Laia Estruch artista ezagunaren eskutik, soinu-adierazpen forma berriekin esperimentatzeko laborategi performatiboa eskainiko du jaialdiak. Bertan parte hartzeko toki guztiak lehenengo egunean agortu ziren. Hala ere, itxaron zerrenda bat osatuko dute jaialdiaren antolatzaileek eta izen-ematea maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, ikastaroakeztena@gmail.com helbidean. Formazioan parte hartzea doakoa izango da.

Maiatzaren 16an, 17:30ean, aurkezpen ekitaldia egingo da AH eta J.B. Pedradasekin.

Eztena jaialdia 2026 | egitaraua:

  • Ekainak 5, ostirala:

Peru Galbete eta Andrea Berbois - PeA

Lekuona Fabrika | 19:00, eguneko bonoa

Victoria Aime / El Temblor - HET LAM GODS. Primera parte: La pastora. "Idilito" 

Lekuona Fabrika | 20:00, eguneko bonoa

 

  • Ekainak 6, larunbata:

Laia Estruch + Ikastaroko Partaideak - Ahots laborategi erakustaldia

Niessen Kulturgunea | 17:30, doan

Maria Ibarretxe - Green songs. Pequeños exorcismos clorofílicos

Lekuona Fabrika | 18:00-20:00, doan

Tartar Kolektiboa - Remedios Vals

Herriko Plaza | 19:15, doan

Parasite Kolektiboa - 1. Koadroa: epaiketa  (bertan behera)

Mikelazulo | 22:00, 5 € (egunean bertan)

 

  • Ekainak 7, igandea:

Macarena Recuerda - Pelikula bat balitz

Niessen Kulturgunea | 18:00, 8 €

Nazario Diaz - amanecer alto cielo 

Lekuona Fabrika | 19:30, 8 €


Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2026(e)ko ekainaren 5(e)tik 2026(e)ko ekainaren 7(e)ra
  • LekuaLekuona Fabrika, Mikelazulo Elkartea eta Niessen Kulturgunea
    Errenteria
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Errenteria

Non