2026ko Pasaiako Dantza Festibalaren barruan
IRAUN: bidaia emozional bat, berpizkundeaz eta berrikuntzaz gorputzaren bidez hausnartzera gonbidatzen gaituena.
IRAUN Amaia Elizaran eta Neønymusen arteko elkarlanetik sortutako dantza garaikideko pieza da, 2023an hasitako kolaborazio artistikoaren emaitza. Bidaia emozional honek berpizkundea eta berrikuntza aztertzen ditu gorputzaren bidez. Soinu-espazio bereziak —ahotsa, teknologia eta tresna ezohikoak uztartuz— eta inprobisazioaren aldeko apustuak emanaldi bakoitza bakar eta eraldatzaile bihurtzen dute.